Iparraldeko derbia hegoaldean
Rugby Top 14 Orange ligako euskal derbia jokatuko da gaur Donostiako Anoeta Stadiumean arratseko 16.30etatik goiti Biarritz Olympique eta Baionako Avironen artean. Lehen aldiz jokatuko dute derbia Lapurditik kanpo Miarritzeko txuri-gorriek eta Baionako txuri-urdinek.
Aurrerago, aurkari biek jokatu izan dute partidak Anoetan, Biarritz Olympique-k TOP 14 eta Heineken Cup Europako txapelketako final erdiak eta laurdenak, Sale Sharks edo Bath-en aurka esate baterako.
Baionarrek jokatu dute ere TOP 14ko partidak Anoetan, azkarrak dira eta ongi moldatzen dira Anoetan, duela gutxi bezala Stade Fran�ais-en aurkako partidan bezala.
Oraingoan Anoetan etxekoak Agilerakoak (Biarritz Olympique) dira eta partida Frantziako Canal +-en jarraitu daiteke eta seguruenez Internet bidez.Baionarren Boicota?
Baiona eta Miarritzeren arteko partidak urtero sekulako ikusmina pizten du, baina ez dirudi gaur Anoeta estadioa beteko denik.
Miarritze eta Baiona sarreren inguruko polemika batean murgildu dira eta agian eragina izan dezake. Ofiziala ez bada ere, Baionako zaletuen artean Anoetako partida boikotatzeko deia zabaldu omen da.
Inoiz talde bien arteko fusioaz hitz egin bada, ez dirudi gaur izango denik. Joango dira gaur xuri-urdinek Anoetara?
Berria egunkariak Baionan Miarritzeri dirurik ez emateko deia zabaldu dela dio , Baionatik bakarrik bakarrik hiru bat mila zale joanen direla Donostiara eta ondorioz Anoeta betetzeko 6.000 bat ikusle faltako direla.
Baionari bidalitako zenbait sarrera itzuli dira, baina auskalo, beharbada azken orduan Baionako zaletuak Internet bidez edo zuzenean Miarritzen, BO-n, sarrerak erosi eta agertuko dira, arerioaren etxean bada ere, Pena Baionako erresaka hunkigarria abestera:
Erantzunak kargatzen...