Teknologia albisteak

Neill Blomkamp, animazio robotikoetan maisu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-09-15 : 10:09

Neill Blomkamp zuzendariaren District 9 filma estreinatu da aretoetan berriki. 3D animazioak egiten, bereziki roboten ingurukoak, publizitatearen munduan nabarmendutako egilea da. Tempbot 15 minutuko film labur ederra 2006koa da. Robot super-aurreratu bat da protagonista, gaur egungo gizartearen inguru anakronikoan ageri zaigu lanean.

Efektu berezien ardura, zine zuzendaritzarekin bateratzen du Blomkampek bere lanean. Bi alorretarako du talentua, orain arte ikusitakoagatik.

Alive in Joburg (2005), gorago erakutsitako Tempbot hori baino lehenagokoa, adibidez, oraingo filmaren aurrerapena da:

  • moldez; dokumental baten tankera faltsua.
  • gaiz; estralurtarrak gure artean bizitzen.
  • kokapenez; Johannesburg hirian, Hego Afrikan, kokatu dira estralurtarrak eta arrazakeria kontuekin nahasten da trama.

Publizitatea

Citroen C4 dantzariaren iragarkia 2004an egin zuen Neill Blomkampek, eta huraxe izan zen bere aurkezpen txartela, nolabait.

Publizitatean egindako beste lan honetan, alderdi robotikoa larruaren forma bigunagoekin ordezkatu du: Evolution, Nike oineatakoen iragarki bat.

District 9 filmean ere, robotikoak barik, organiko samarrak dira estralurtarrak. Baina transformer erako gailu robotikoekin ere akzio piloa dago.

Erantzun

Sartu