Bertsolaritzaz komunikabideetan jardun nahi duten kazetariei bertsolarien jarduna aztertzeko baliabideak eman asmoz izango da mintegia irailaren 24an eta 25ean Villabonan Bertsozale Elkarteak duen egoitzan.
Udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 gauzatuko da Bertsozale Elkarteak antolatuta. Guztira 14 saio izango dira. Urriaren 3an Zestoan hasi eta abenduaren 13an Barakaldon (BEC) amaituko da. Txapelketak milaka lagun batuko ditu saioz saio eta komunikabideetan oihartzuna izango du. Bertsozale diren irakurle, entzule, ikusleei ez ezik, bertsolaritzara hurreratzen den jende berriari ere bertsoez azalpenak emateko bitartekoak eta baliabideak eman nahi dizkie kazetariei Bertsozale Elkarteak.
Horretarako, egun biko mintegia antolatu dugu. Egun biko mintegia izaki, edukiak ere bi zatitan bilduko ditugu. Lehen egunean, oinarri teoriko batzuk eman nahi genizkieke kazetariei. Ez dira izango alderdi teknikoetara mugatuak, ikuspegi osatuagoarekin landuak baizik.
Batetik, bat-bateko bertsoa gaur egun nola ulertzen den azalduko dugu, eta hori nola islatzen den epai irizpideetan. Bestetik, bertsolarien sortze-prozesura hurbiltzeko saioa egingo dugu, haien lekuan jartzeko ahalegintxoa. Lehen egun horretako helburua ez da kazetariak entzule edo hartzaile huts izatea; haien zalantzak eta kezkak argitzea da helburu nagusia, haien iritziak aditzea eta elkarren osagarri izatea.
Bigarren eguna praktikoagoa izango da. Bat-bateko bertsoak transkribatzeko jarraibide batzuk emango dizkiegu kazetariei, eta gero bertsoaldi batzuk aztertuko ditugu elkarrekin. Bigarren egun horretan ere, kazetariei jakingarri iruditzen zaizkien alderdietan sakontzea da helburua. Eta kazetarien jakin-mina nondik nora dabilen eta zein oinarritatik abiatzen diren jakin ahal izateko, galderatxo bat erantzun dezatela eskatzen diegu (jarraian dator), gure azalpenak horretara egokitu ahal izateko.
Goizeko jardun bi izango dira, irailaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 13:30etara.
Helburua: bertsolaritzaz komunikabideetan jardun nahi duten kazetariei bertsolarien jarduna aztertzeko baliabideak ematea eta sakondu nahi duten gainontzekoei bertsolaritzara hurbiltzea.
Doan izango da.
Non: Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
Jardunak bi zati nabarmen izango ditu.
Irailaren 24an:
Irailaren 25ean
Irakasleak Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goikoetxea izango dira.
Izena emateko epea: irailaren 18a. Non? info@txapelketanagusia.eu helbidean.
Erantzun
Sartu