Teknologia albisteak

Chernobilen lagunak

Erabiltzailearen aurpegia
CHERNOBILEN LAGUNAK G.K.E.
2009-09-10 : 14:09

Txernobileko haurrak Gipuzkoara ekartzeko bidaiak sortzen dituen gastu ikaragarriak ordaintzen laguntzeko, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ekitaldia antolatu dugu Beasainen.

  • Bi saio izango dira: 16:30ean eta 18:30ean.
  • Sarrera: 6€.
  • Salmenta: LIRAIN perfume-dendatan. ORDIZIA, BEASAIN eta TOLOSA.

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Gure helburu nagusia Txernobileko zentral nuklearraren istripuaren ondorioz kaltetutako adintxikikoei laguntza eskaintzea da. Abegi programak antolatzen ditugu haurrak uztaila eta abuztua Gipuzkoako familia artean eman ditzaten. Abegi familia hauek, laguntza humanitario eta solidario bati erantzunez, eskuzabaltasun osoz jasotzen dituzte haurrak beraien etxeetan, familiako kide sentiaraziz, giro egonkor bat emanez eta modu osasuntsu batean elikatuz.

Ekitaldiren irabaziak, haur hauen bidaiak sortzen dituen gastu ikaragarriak ordaintzen laguntzeko erabiliko dira.

Aldez aurretik mila esker, Itziar Garaizabal – mugikorra 658715658

Erantzun

Sartu