Teknologia albisteak

Bideoklip maratoia izango da Gasteizen LunaKREAren gauean

Erabiltzailearen aurpegia
KREA Adierazpen Garaikidea
2009-09-10 : 13:09

Urteko gaurik zirraragarri eta berezienean, Luna KREA 09k, bigarren edizio honetan, bere 50 proposamen kulturalen kalitatea eta berritasuna, diziplina artistikoen aukera handiagoarekin bateratzen ditu. Horrela, oraingo honetan, dantza garaikideari, antzerkiari, musikari edo arte plastikoei diseinu grafikoko joera berriak, soinu-instalazioak, moda eta bideoklip-maratoia elkartzen zaizkio. Hori guztia irailaren 11n izango da arratsaldeko 4etatik goizeko 2ak arteko ordutegi jarraituan, KREA Expresi�n Contempor�neak antolatuta; proiektu kultural hau Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bultzatu du.

Edizio honetako nobedadetako bat irailaren 11n gaueko 22:15ean Foru plazan dagoen bideoklip-maratoia izango da; horren bidez, ikus-entzunezko sormena espazio berrietara eraman nahi da. Joan den uztailaren 31n amaitu zen lehiaketarako epea eta 40 lan inguru jaso dira. Horietatik % 32 Arabatik dator; % 24, Bizkaitik; % 16, Bartzelonatik, eta gainerakoa, berriz, Gipuzkoa, Nafarroa eta Madrildik.

Musika eta irudia elkartzen dira ikus-entzunezko errealizadore gazte interesgarrienen zenbait bideoklip erakutsiko dituen maratoian.

Benet Romanek, Borja Cobeagak eta antolaketako zenbait kidek osatutako epaimahaikoak baloratuko du irailaren 11ko gauen Foru plazan emango diren 15 bideoklip aukeratzeko orduan izan den kalitatea, sormena, lan artistikoa eta originaltasuna. Horretarako, datorren irailaren 2an bilduko dira KREAren egoitzan, Postas kalea 17. Aukeratutako bideoklipen egileek 200 euro jasoko dituzte beren lana publikoari erakusteagatik.

Epaimahaikoa

Benet Rom�n da bideoklipen errealizadorea eta bere lanak Scope, Artfutura edo Short Film Festival jaialdietan aukeratu dituzte; horrez gain, 2003an, Rockdeluxek emandako bideoklip nazional hoberenaren saria ere jaso du.

Borja Cobeaga ikus-entzunezko errealizadorea eta gidoilaria, Oscar sarietarako izendatuta ��ramos pocos� (2005) lanarengatik, film labur onenaren saria irabazteko eta duela gutxi estreinatu du �El Pagafantas� bere lehen film luzea.

LunaKREA programa

Bigarren urtez jarraian, berrogeita hamar emanalditan bildutako diziplina-, musika-, antzerki-, dantza-, soinu-instalazio, moda-, magia- eta performance-aukera zabalak Gasteizko kaleek hartuko dituzte. Horren hedapena eta horietan parte hartzea errazteko, LunaKREAren programa osorik kontsulta daiteke web orrian.

Erantzun

Sartu