
Muskizko hiru ikastetxeko LH5eko haurrekin estreinatu dituzte gaur, demo batean, azken aldi honetan komentagai izan diren LH5eko ordenagailu ospetsu horiek. Sustatuk bertatik bertara ikusi ditu eta, bai, abiatze bikoitza daukate, eta gainera, gaurko demoan, Ubunturekin ibili dira, euskaraz lokalizatutako interfazeetan.
© baimenarekin: Fernando Juarez
Nafarroako Gobernuak bigarren urtez blokeatu du euskarazko hedabideontzako diru-laguntzetarako gordeta zegoen partida. Euskarabideak uztailean agindutako 240.000 euroko diru-partida ezerezean gelditu da, Nafarroako Gobernuaren baitako Institutuak ez duelako deialdia garaiz argitaratu. Topaguneak eta Nafarroako euskarazko hedabideek egoera jakinarazi dute gaur agiri baten bidez.
Aukera berria ezarri dugu Sustatun, Facebook bidez erantzutekoa. Orain, mezu bakoitzari erantzuteko bi modu daude, ohikoa (non bidalketa e-postaz baieztatu beharra dagoen), edo Facebook-eko profil bat baldin baduzu, hango konexioa erabilita.
Zientzia-fikziozko best-seller amerikar bat, irten eta gutxira euskaraz: horixe da Suzanne Collins-en Gose Jokoak, duela lau hilabete Alberdaniak kaleratutako liburua.
Praka piratak
ikaragarri gustatzen zaizkit, udan eurak dira aproposenak edonora
joateko. Luzeak izateko, laburrak dira; eta laburrak izateko luzeak.
Zera esan nahi dut, ni sekula ez nintzatekeela klasea ematera joango
praka motzetan (kontuz motz berbarekin!), nahiz eta kastuak eta
pudikoak izan, ez nintzateke gustura sentituko, ez nuke egoki jantzita
ikusiko neure burua. Baina, praka piratekin, ostera, bai.
Argazkiak.org | piratak © cc-by-sa: txargain
Eusko Jaurlaritzak zozketa antolatu du, Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena Patxi Lopezekin Ajuria Enean ospatu ahal izateko. 100 gonbidapen banatuko dituzte izena ematen duten herritarren artean. Halaber, deigarriak iruditu zaizkigu Jaurlaritzak hau iragartzeko euskaraz egindako akatsak: sarean diotenez, urriaren 25a jai bihurtzea ikasten (sic) ari dira.
"Euskal Kulturaren Ataria" izango dena definitu nahi du Jaurlaritzako Kultura Sailak, eta definizio lan horretan bide egiteko sortu du kulturklik Euskal Kultura eraikitzen webgunea. Bertan esaten denez, "herritarrak, sortzaileak eta bitartekariak (enpresak, taldeak, komunikabideak...) euskal Kulturaren atariaren definizio prozesuan parte-hartze zuzena izan dezaten".
Nontzeberri kultura atariak BilBlogari Bilbo Handiko 15 eta 30 urte bitarteko gazte euskaldunentzako blog lehiaketa antolatu du, Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin batera. 1.400 euro banatuko dituzte.
Patrizia Muñoz dokumentalgilearen Euskal Herria helmuga lana estreinatu da Portugaleten urriaren 5ean. 50-60ko hamarkadetako eta gaur egungo migrazioak alderatzen ditu zinemagileak. Edu Lartzangurenek elkarrizketa laburra egin zion Berria egunkarirako. Nola aldatuko dute egungo etorkinek Euskal Herria? galderari, zera erantzuten dio Patriziak:
Aberastu egingo gaituzte. Zalantzan jarriko dute gure zuritasuna eta europartasuna. Euskararekiko jarrera ona dute, ikastea integratzeko modu gisa ikusten dutelako.
Zertan arituko dira txekiar 1, katalan 1 eta 100 euskaldun IMHn? Urriaren 22an, Elgoibarko IMHn, Makina-Erremintaren Institutuan, goizez, 30+10 Mintegia burutuko da. Laugarren urtez jarraian, enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu azalduko diguten 15 proposamen aurkeztuko dira. Aurten ere, bertako hainbat erakunde esanguratsuen ponentziak izateaz gain (besteak beste: ADEGI, ITP, FAGOR, DON BOSCO, KUTXA, CAJA NAVARRA, HPS, GFA, EMUN, ELHUYAR, ARTEZ, DUALIA, DOBLE SENTIDO, ), Europako adituen ekarpenak izango ditugu; oraingoan, Txekia (Charles University) eta Kataluniakoak (UOC).
Urtero bezala aurten ere banatu ditu Improbable Research erakundeak Ig Nobel sariak. Hona hemen:
Bakea: Stephan Bolliger, Steffen Ross, Lars Oesterhelweg, Michael Thali eta Beat Kneubuehl-i, Bernako (Suitza) Unibertsitatekoak, zehazten saiatzeagatik, esperimentazioaren bidez, zer den hobea: botila bete garagardorekin buruan jo zaitzaten ala garagardo botila hutsarekin.
Eta beste zenbait sari ere bai.
Jose Antonio del Moralek kontatu du Cybereuskadi albistegian, EAEko ikastetxeetarako LH5erako ordenagailuetan joango diren Microsoft lizentziak 40 euro kostatuko direla. Windows XP, Microsoft Office eta One Note programen lizentziak, hiruak batera prezio murriztu horretan omen dira.
Jose Ignacio Goirigolzarriren 3 milioiko pentsioaren gai hori, bankuak haizatu du. Apropos haizatu ere. Hemen eta nonahi (Berrian, adibidez, Koldo Aldabek nahiz Andu Lertxundik hartu zuten gaitzat) horri buruz jardun gaitezen, sakoneko galderan sartu gabe. Eta lortu dute gainera.
El Correo egunkariak antolatuta, Euskadi 5.0 jardunaldiak egingo dira aste honetan Muskizen. Gaztelania hutsezko egitaraua da, eta blogari euskaldun bakarra dago gonbidatuen artean, Luis Alberto Aranberri Amatiño, Petronorreko komunikazio arduraduna (Petronor da jardunaldiaren babesleetako bat).
Diru publikoaz egindako kultura- edo zientzia-lanei "copyleft lizentzia aplikatzea" eskatu du Ezker Batuak, "gizarte honetan kultura benetan guztion ondarea izan dadin". Horrela kultura-ekoizpena "askatasunez kopiatu, erreproduzitu eta banatu" ahal izango dela defendatu dute, "merkataritzako erabilerarako ez bada". Badirudi ez-merkataritzarako lizentzia aplikatu nahi dutela, baina hori ez da librea.
Azken egunotan, baserriari lotutako hitzekin bueltaka ibili gara Gaurko Hitzan. Horietako bi ekarri nahi izan ditut hona, biak ala biak baserrietako "piezak": mandio eta korta.
Creative Commons Aitortu © cc-by: Mikel Garcia
Planaren arabera, aurten hasi behar zuen ETB4-ren emanaldiak; 50% euskaraz, euskarazko emanaldi kopurua 12 ordu eguneko izateko asmoz. Ez zen guztiz euskaraz izango, baina hala ere, beti izango zen aurrerapausua. 2009 bukatzerako ETB4 martxan egon behar zuen, izatez emititzear behar luke. ETB konpromezu hau apurtzeko bidea hastera doa.
Gasteizko atari batean azaldu da errotuloa, nonbait. Braillez ere gaizki dago, gauza bera jartzen du: Buzones de basuras / Zaborren gaueko.
Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Ricardo Gómez
Gaur, Getxon, Gobela ondoan bizi garen auzotarrok kontzentrazio bat egin dugu Ollarretxeko errotondan, igandero egin ohi dugun bezala, uholdeak ekiditeko lanak has daitezen eskatzeko. Baina protesta modu txarrean amaitu dute gaur udaltzainek.
Itzuli dira! Hemen daude! Gure artean! Audio formatu estralurtarrak!