Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioak
2009-10-05 12:10
Azken egunotan, baserriari lotutako hitzekin bueltaka ibili gara Gaurko Hitzan. Horietako bi ekarri nahi izan ditut hona, biak ala biak baserrietako "piezak": mandio eta korta.

Creative Commons Aitortu © cc-by: Mikel Garcia
korta. iz. 1. Saroea. 2. (B) Ukuilua. korta txiki edo erdi. Udako saroea. || korta nagusi edo oso. Neguko saroea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Pieza hitza da burura etorri zaidana gune horiek orokorrean izendatzeko, hiztegian gela edo antzekoak baino ez direla azaltzen ikusi ondoren. Zalantzarik gabe, egongo da hori baino egokiagoa denik. Ezagutzen al duzue bakarren bat? Hala bada, utzi erantzuna hementxe edo Gaurko Hitzan.
Erantzunak kargatzen...