Jose Antonio del Moralek kontatu du Cybereuskadi albistegian, EAEko ikastetxeetarako LH5erako ordenagailuetan joango diren Microsoft lizentziak 40 euro kostatuko direla. Windows XP, Microsoft Office eta One Note programen lizentziak, hiruak batera prezio murriztu horretan omen dira.
Era horretako 18.500 lizentzia multzo enkargatu zituen Jaurlaritzak LH5erako horniketarako pleguan. 740.000 euro lirateke, beraz.
Izatez, Windows XPrako beste 1.500 lizentzia enkargatu zituzten, 20.000 ordenagailuak hornitzeko adina. Beste 1.500 lizentzia gehigarri horien kostua ez dakigu.
Jaurlaritzaren pleguan agertzen zenez, prezio hauek Hezkuntza Sailaren eta Microsoften artean adostuta zeuden, baina prezioen aipurik ez dago, ezta azalpenik nola iritsi zen administrazio publikoa tratu ekonomiko batera enpresa pribatu horrekin, tartean lehiaketa publikorik ezagutzen ez dela.
Erantzun
Sartu