Zertan arituko dira txekiar 1, katalan 1 eta 100 euskaldun IMHn? Urriaren 22an, Elgoibarko IMHn, Makina-Erremintaren Institutuan, goizez, 30+10 Mintegia burutuko da. Laugarren urtez jarraian, enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu azalduko diguten 15 proposamen aurkeztuko dira. Aurten ere, bertako hainbat erakunde esanguratsuen ponentziak izateaz gain (besteak beste: ADEGI, ITP, FAGOR, DON BOSCO, KUTXA, CAJA NAVARRA, HPS, GFA, EMUN, ELHUYAR, ARTEZ, DUALIA, DOBLE SENTIDO,
), Europako adituen ekarpenak izango ditugu; oraingoan, Txekia (Charles University) eta Kataluniakoak (UOC).
Berrikuntzak
Mintegiaren emaitzak urtez urte hobetzeko asmoz, antolatzaileek berrikuntza txikiak egin izan dituzte. Aurtengoan ere izango dira batzuk, baina, oraingoz, bakarra aurreratuko dugu: mahai-ingurua. Goiza amaitu, eta luntxa jatera joan aurretik, saio irekia antolatu da, eta hizlari gehienek parte hartuko dute bertan.
Izen ematea:
Aldibereko itzulpen zerbitzua izango da, eta entzule etorri nahi duenak hiru bide ditu izena emateko: Telefonoz: 943 74 41 32 (Leire Alberdi/Itziar Egiguren), posta elektronikoz edo IMHko webean izena emanik hemen...
Parte-hartzaileak:
Aurtengo 30+10 mintegian, bertako hainbat erakunde garrantzitsuren ponentziak izateaz gain (besteak beste: ADEGI, ITP, FAGOR, DON BOSCO, KUTXA, CAJA NAVARRA, HPS, GFA, EMUN, ELHUYAR, ARTEZ, DUALIA, DOBLE SENTIDO,
), Europako adituen ekarpenak izango ditugu; oraingoan, Txekia (Charles University) eta Kataluniakoak (UOC).
Hona hemen aurten landuko diren ideia nagusiak:
- Administrazioen ikuspegia: Batetik, Eusko Jaurlaritza berriko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak dituen asmoak azalduko ditu, eta, bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak amaitu berri duen hausnarketa estrategikoaren gako nagusiak aurkeztuko ditu.
- Enpresarien ikuspegia: ADEGIko presidente Eduardo Zubiaurreren hausnarketa jasoko dugu, hizkuntza-kudeaketak enpresari dakarzkion aukera eta erronkei buruzkoa.
- Europako ikuspegia: Batetik, Katalunian burutu berri duten ELAN.CAT ikerketaren emaitzen berri jasoko dugu. Miquel Strubellek aurkeztuko digu ekonomia katalanaren behar eleanitzen analisia hori. Bestetik, Jiří Nekvapilek, Lineen proiektuko ikerlari txekiarrak, Europa erdialdeko multinazionaletako hizkuntza-kudeaketaz arituko zaigu.
- Multinazionalen ikuspegia: Txekiatik jasoko ditugun berriez gain, bertako bi enpresa multinazionalen errealitatea ezagutzeko aukera izango dugu. Batetik, Abel Irizarrek enpresen nazioartekotzearen gainean egindako ikerketa baten berri emango digu. Bestetik, ITP taldeko Giza-baliabideen saileko buru Andoni Cendoyak Zamudioko enpresako euskara-planaren berri emango digu, eta, bereziki, azalduko ditu bere sailak langileekiko harremanak kudeatzeko erabiltzen duen intranetaren ezaugarriak.
- Ingurune erdaldunetan kokatuko enpresen ikuspegia: Bi esperientziaren berri jasoko dugu: batetik, Bilbon kokatuta dagoen Doble Sentido publizitate-agentziako Izaskun Aranbarrik azalduko duena, eta, bestetik, Iñaki Ziarrusta Artezeko teknikariak Gabialdi enpresaz kontatuko duena.
- Finantza-etxeen ikuspegia: Aurreko urteetan bezala, Finantza-etxe batek emandako aurrerapausoen berri jasoko dugu. Oraingoan, Nafarroako Kutxaren hizkuntza garapenaren eta gizarte-erantzukizunaren berri emango digu Xabier Erizek. Bestalde, Kutxako Mikel Irizarrek eta HPSko Jon Aizpuruak finantza-etxeetako erabilera-adierazleak neurtzeko garatzen ari diren aplikazioaren berri emango dute.
- Berrikuntza eta ikerketen ikuspegia: Lau proiekturen berri jasoko dugu: lehenengoan, EHUko Daniel Hermosillak IMHren euskarazko produktuak sustatzeko egindako bezero euskaldunen segmentazioaren emaitzak azalduko ditu; bigarrenean, Oarsoaldeak Don Boscoko Lanbide Heziketako Ikasleen Lantokiko Prestakuntza Euskaraz proiektua aurkeztuko du; hirugarrenean, Elhuyarreko teknikari Felipe Iñarrak ahalmentzeaz hitz egingo du; eta, laugarrenean, Emuneko teknikari Juanjo Ruizek Fagor Arrasaten garatutako bi kanaleko komunikazioaren esperientziaren berri emango du.
- Hizkuntza-industrien ikuspegia: Arlo honetan, hainbat enpresa eta erakunderen hornitzailea den Dualia enpresako Zuzendari komertziala Jesus Mª Perezek azalduko digu bere enpresaren eskaintza eta esperientzia telefono mugikorren bidezko itzulpengintza eleanitzan.
Mintegi honen antolatzaileak Makina Erremintaren Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE-AEK hizkuntza-aholkularitza, eta nahi duen orori parte-hartzeko gonbitea egiten diote.
Erantzun
Sartu