Kulturklik.net, Jaurlaritzaren kultura ataria izango dena definitzeko webgunea
2009-10-07 12:10
Datozen asteotarako bilerak iragarri dituzte Jaurlaritzatik, eta "eraginkortasunaren mesedetan" taldeka batzea erabaki dute:
- Ikusizko Arteak, Arte Plastikoak, Artisautza
- Ikus-entzunezkoa, Musika eta Fonografia
- Liburua, Bertsolaritza eta Liburutegia
- Ondarea
Ez merkataritzarako
Kulturklik.net honi Creative Commons BY-NC-SA lizentzia eman diote. Alegia, bertan argitaratutako edukiak kopiatu, banatu eta hedatu daitezke, baita lan eratorrietan, baina ez merkataritza xedetarako erabili. Honek eztabaida ekarri du Administraciones blogean, lizentzia hori ez baita librea. Bere edukiak ezin ditugu, adibidez, Sustatura ekarri, publizitatearen argitalpen soila erabilpen komertzialaren parekotzat jo baitaiteke.
Erantzunak kargatzen...