Euskal bankuaren jubilazioa
Nola da posible euskal multinazional handiena, 10 urteren buruan, erabat madrildar bihurtzea? Bilbon zeuden ehundaka lanposturen deslokalizazioa eman izana?
Gizon horren pentsioa eskandalagarria da, bai. Halaxe dira bere antzeko lanetan jardun direnenak (mundu osoan), are handiagoa izango da kaleratu duen gizonarena (10 urte zaharrago den batek erretiratu du) eta handiagoak izango dira, jada ez Bizkaiko Aldundiari, baizik Espainiako ogasunari ordainduko zaizkionak, euskal jatorri baina izate erabat espainola hartu duen bankuko gainontzeko agintarienak.
Bertako enpresa bat balitz, foru arauak hartzeko aukera legoke, legez horrelakoak zuzentzeko. baina jada, euskal banku zena jubilatu da, hil dela ez esateagatik. aurrerantzean, Espainiako bankuek eta Madrilen egiten dutenaz soilik jardun ahal izango gara, Champions League-z jarduten garen modu berberean. Telebistatik begira.
Gure ligatik at, baina. euskal herrian egoitza izateaz gain, euskal herrian zuzendaritza zeukan bankua ostu digute muturren aurrean. ehundaka lanpostu. Eta ehundaka zergapeko. Eta pentsio eskandalagarriren bat edo beste, bai.
Erantzunak kargatzen...