Planaren arabera, aurten hasi behar zuen ETB4-ren emanaldiak; 50% euskaraz, euskarazko emanaldi kopurua 12 ordu eguneko izateko asmoz. Ez zen guztiz euskaraz izango, baina hala ere, beti izango zen aurrerapausua. 2009 bukatzerako ETB4 martxan egon behar zuen, izatez emititzear behar luke. ETB konpromezu hau apurtzeko bidea hastera doa.
Suposatzen da, ETB, urtea eman duela ekipamenduak prestatzen, programazioa prestatzen, emateko programa erosketak egiten bilduma bat izateko... eta orain, den dena prest egon beharko lukeenean, eta hortarako dirua jaso ondoren, eta diru gastu gehiena eginda egon beharko duenean, bertan behera utzi nahi dute kontua deus egin izan ez balitz lez?
Aitzakiekin hasiak dira bere helburua lortzearren. Aste honetak kaleratzen dabiltz adierazpen derberdinak, bereziki espero diren iragarki murrizketak krisia dela eta diru sarrera murrizketa eragingo dutela, zehazki ETB4-rako behar den diru berbera, eurorainoko zehaztazunez gainera. Kasualitate "hutsez". 12% txikitu da iragarkiengatik diru sarrera, aurrekontuetan 25% inguru suposatzen duen diru sarrera motan. Honek esan nahi du, ETB-ren aurrekontu nagusian 3% txikitzen dela bakarrik, krisia okerrera jota askoz jota 4-5% inguruan ibiliko ginateke hurrengo urteetan.
ETB-rentzat, aitzaki nahiko da diru sarrerak 3-5% inguruan jeistea, ETB4 aurrera ez eramateko. Aitzaki merke eta barregarria. Kate bat, ain gutxi kostata, nora doa ematen zaion dirua? ETB2 gaztelerarako soilik lan egiten da?
Badakigu nork ordaintzen du benetan ETB? Zerga ordaintzeleak bereziki, ETB-ren aurrekontuaren 70-75% inguru Eusko Jaurlaritzak jartzen dio kontratu programa baten bidez. Eta azken urteotan kopurua era nabarmenean igo izan da ETB LTD-rako presta zedin, hau da, ETB3 eta ETB4 sortu zitzan.
Beraz, euskal zerga ordaintzaileen ikuspuntutik, ETB4 sortzeko dirua ordainduak gara, baina ETB diru hori jaso arren, diru hori itzuli gabe, ez du bere lana egiteko gogorik. ETB4 egiteko gai ez badira, itzul diezagutela emandako diru extra hori, ez bai dute merezi.
Zer egingo du ETB, ETB4 gabe? Beste 100.000 ikuslego galdu 5 urteetan? LTD bidez egindako euskarazko bikoizketak era aukeragarrian emateari uko egiten segi? Euskara sartu nahi duten dbd banatzailei oztopoak jarri gero EITB produktoak egiteko prezio garestiagoan? Hasten dituen telesailak erdian bikoizteari utzi Heroiak bertan laga izan duten lez? Euskarara bikoiztu euskalherrian egindako gaztelerazko filmak euskaraz eginikoak indartu beharrean ziria sartzen saiatzen zaigun bitartean?
ETB-ren iragarpena Eusko Jaurlaritzari ETB4 ez egitea eskatuko diola azaltzen duena.
Agian Champions League erosten xahutu dute dirua.
Edo Tourra astebete beranduago ematen hasteko.
Dena RTVEren onerako. Nora doa ETBra joan beharko lukeen gure zergen dirua? RTVEren zuloa ordaintzeko.
Orain badakigu, ETB4ren ordez Champion esta Tour herena lortu ditugu.