
Txaboletan bizi direnak from Elkartasun Bideak on Vimeo.
Hegoafrikako txaboletan bizi diren milaka pertsonek badute sufritzen duten diskriminazioa eta segregazio arrazistari aurre egiteko bidea: Abahlali baseMjondolo.Euskal Konfederazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urriaren 24rako mobilizazioa antolatu dute Baionan. Manifestazioaren leloa "Hizkuntza-politika ausarta garatzeko euskarari lege-geriza. Euskara hizkuntza ofiziala" izango da. Xaho kaitik abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan.
Iazko urriaren 8an hil zen Gotzon Garate jesuita, idazle, eta euskaltzale elgoibartarra. Aurki urtea beteko da agur esan zigula, baina Gotzon akorduan daukagu elgoibartarrok; ez gara berak egindakoaz ahaztu. Elgoibartarron herri-omenaldia jasoko du urriaren 8an Gotzonek, eta azaroaren 11ra arte iraungo du haren omenezko egitarauak.
Euskara, gazteak eta parte-hartzea. Horiek izango dira "EuskaraGAZ parTE hartuz" jardunaldiko hiru ardatzak. Elhuyar Aholkularitzarekin lan egin duten eragileek bere esperientziak partekatuko dituzte.
Agenda moldatu beharra izan genuen. 111 Akademiak euskal literaturaren erronka berriak aztergai Donostiako Elkar aretoan eta gu sofa gorriaren parean txintxo-txintxo eserita. Solaskideak hiru: Xabier Mendiguren, Inazio Mujika eta Gorka Arrese, guztiak, Juan Luis Zabalaren gidaritzapean. Euskal literatur panoraman aurki genitzakeen hiru editore garrantzitsu muturren aurrean eta guk belarriak tente-tente zer esango zutenaren esperoan.
Hitzokei hiztegi ero hau zabaldu eta automobilen inguruko berbak agertu zaizkigu gaurkoan. Lehendabiziko lokuzioa Oier Gorosabel Larrañagarena da, hitzokei@sustatu.com postontzian jasoa.
VECTRATIK VECTRARA: euskal lokuziñua. Automobil aldaketa asko egitten daben pertsonen jarkeria; batez be Opel markakuak aukeratzen dittuanian.
Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak galdera batzuk egin dizkio idatziz Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuari, L.H.ko 5. mailako ikasleek jasoko dituzten ordenagailu eramangarrien hizkuntzaz eta ordenagailuon softwareaz. Hemen galdera-erantzunak.
E-mailez, fotologetan eta blogetan bolo-bolo zirkulatzen ari den argazki hau Mendexako taberna batean ateratakoa omen da. Bost presoren argazkiak kentzeko agindua jaso eta bete ere egin dute. Haien ordez, Franco dago orain.
Argazkiak.org | Franco tabernan © cc-by-sa: sustatu
Euskara mon amour! leloa duen ez ohiko kanpaina arrosarekin ahalegin berezia egin du aurten Donostiako Euskararen Udal Patronatuak jendea euskara ikastera joan dadin. Harremanetarako internet-ataria dirudienak euskaltegira joateko diosku.
Jirabuelta eman diote programa aurkezteko moduari: aurten ez du platoko grabaziorik izango. Ordutegia ere moldatu egin dute:
Aulablog gunean argitaratu denez, Zornotzako Orue Eskolako zuzendaritzak kaleratu egin du irakasle bat, ikasgai bat zehaztutako kurrikulumera lotu gabe irakasteagatik, zehazki blog bat erabiltzeagatik ikasketa prozesuan. IKA Ikastola Katolikoen Alkarteko partaide da Orue Eskola. Aulablogek kaleratze-oharraren eskanerra ere argitaratu du, gazteleraz idatzitako gutuna.
Urriaren 3tik aurrera internet, informatika eta teknologia berriei buruzko saio dibulgatibo berria eskeiniko du Euskadi Irratiak larunbatero, publiko orokorrari zuzendua. Amarauna saioan aritutako Xabier Unanuek aurkeztuko du eta Josu Barandalla izango du kolaboratzaile.
Patxitraperok hau idatzi zuen iragan ostegunean:
Uda sasoia bukatu da, baina Markos Zapiain ez da ageri.
Kezkatuta, Zapiainen ausentziari azalpen bila hasi zen Patxi:
Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko lehenengo urratsak egin ditu Maite Oronoz IXA taldeko kideak bere tesi-lanean. Esaldien analisi-zuhaitza aztertzeko tresna bat sortu du horretarako: Saroi.
Emakumeen oinetakoek zaletu itsuak izaten dituzte, nik esango nuke bi taldetakoak: batetik badaude emakumeak oinetakoekiko jarrera konpultsiboa dutenak, Imeldaren jarraitzaileak, nolabait esateko. Bestetik, badira gizonak emakumeen oinetakoekin jarrera fetitxista erakusten dutenak. Ez edozein oinetakorekin noski, abarkek ez dut sekula entzun grinarik sortzen dutenik, baina zeinek daki... Fetitxismo hau oro har takoiekin, hanka lotzen duten lokarriekin (abarkak?), narruarekin eta tatxetekin gertatzen da.
Creative Commons Aitortu © cc-by: Philip Shannon
Ozeano Barean izandako lurrikara baten ondoren, tsunami olatuek Samoa uharteak jo dituzte gaur. Ehun bat hildako izan direla diote albisteek. Bideo bat ari dira errepikatzen albistegi gehienetan, eta ez da hartan gauza handirik ikusten. Hemen itsatsitako beste honetan, berriz, Samoa Amerikarreko Leone herriko kostaldea ikusten dugu: urik jada ez, baina olatuek kalte handia egin dutela ikusten da:
Iraila hasieran atera zuen Sustatuk. Espainiako konfidentzial baten arabera, itxura ez hain euskalduneko aurkezleak behar zituela ETBk bere albistegietarako. Aurkezle batzuk kendu dituzte pantailatik, baina ez dirudi fitxaje berririk egin dutenik. Noticias taldearen arabera, garestiegiak direlako.
Aste honetan Atom by Atom kongresua egiten ari dira, Donostia International Physics Center delakoak antolatuta. Erakundeen eta jardueren paisaia linguistiko anglofonoaren adibideak. Ez da lehen aldia gai hau Sustatun irteten dena, baina duela aste batzuk mezu-truke batean pilatutako bildumarekin berriro ilustratzeko modukoa iruditzen zait.
Atzo Jakintza ikastolako lagunek Ordiziako mapa betetzen jardun zuten, Tagzaniar batzuk lagunduta.
"Noiz bukatuko dugu, noiz, aprobetxategi guztiekaz?" kantatzen zuen Laudioko Danba taldeak. Urte honen hasieran UGT sindikatuak manifestu elebidun bat kaleratu zuen. 'En defensa del empleo estable con derechos', zioen gaztelaniazko izenburuak. Euskarazko bertsio txit libreak, aldiz: 'Aprobetxategiak kanpora!'