Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bilboko gazteentzako blog lehiaketa

Sustatu
2009-10-07 09:10

Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da. Honako oinarriak ezarri dituzte:

  • Bilbotarrek hartu ahal izango dute parte, edo Bilbo hiriarekin lotura ezinbestekoa dutenak.
  • Hiru atal bereiztu dituzte: blog pertsonalak, taldeko blogak eta blog tematikoak. Atal bakoitzeko blog onenak 350 euro jasoko ditu. Pertsona bat ezingo da atal batean baino gehiago aurkeztu.
  • Blog originalenak ere 350 euro jasoko ditu.
  • Urriaren 1ean hasi da eta azaroaren 30era bitartean astero 100 hitz baino gehiagoko post original bana argitaratu beharko da blogean.

Izena emateko formulario bat prestatu dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu