Sustatu logoa Teknologia albisteak

Getxoko udaltzainak, Gobelari buruzko protestaren aurka

Gaur, igandero ez bezala, udaltzainak modu txarrean etorri zaizkigu eta manifestaziorik egin ezin genuela esan, nahiz eta guk Jaurlaritzako barne sailaren baimena izan...

Auzotarrak bultzatu, modu txarrean, amaitu dute ordura arte guztiz baketsua zen protesta. Auzotarron artean, umeak eta agureak ere baziren, eta beldur uneak bizi izan dira.

Udaltzainak joan eta berehala, auzotarrok bildu gara eta Gobelan lanak hasi bitartean igandero protesta egiten jarraitzeko erabakia hartu dugu, URAk "emandako epeak eta datak bete daitezen" exigitzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu