Euskal Herria Kantuz eguna igandean, ekainaren 22an, egingo dute Tafallan. Euskal Herriko kantu-taldeen topaketa da Kantuz eguna. Oraingo edizio honetan 800 kantuzale elkartzea espero dute.
Tafallako bilkuran (11.00etan hastekotan) kantu-liburuxkak eskainiko dira eta ibilbide ezberdinetan Tafallako kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran musikarien laguntzaz (txistulariak, soinulariak, albokariak, gitarrak… Bidean, gune zabaletan hainbat kanta abestuko dira.
ZER DA EUSKAL HERRIA KANTUZ?
Orain dela 28 urte (1997 urtean), Baionako Oihana eta Hiriondo ikastolen alde antolatu zuten lehen kale kantu saioa. 2003 urtean berriz Egunkariaren itxiera salatzeko eman zen lehen kantujira Donostian. Hortik aurrera Euskal Herriko herri, hiriburu eta hamaika txokotan sortu dira kalez kale kantuan arituko diren taldeak. Kantu talde hauen helburu nagusiak hiru dira:
EUSKAL HERRIA KANTUZ sariari buruz gehiago jakiteko, hemen.
Tafallako egunaren egitarau zehatza hemen.
Erantzun
Sartu