Hitz Zentroak iragarri du Latxa euskarazko AA eredua asko hobetu dutela azken hilabeteotako lanarekin, zeinean ebaluatoiak eta jendearen partehartzea ere funtsezkoa izan den. Hala dio Eneko Agirrek zentroko zuzendariak: Latxa "erabiltzaileen eskaerak ulertu eta aurrera eramateko gai da orain, hala nola, laburpenak egin, galderak erantzun, ideia jasak egin, testuak sortu, etab. ChatGPT-ren antzera." Are gehiago, euskarazko txatbota hobetzeko lanak inplikazioak ditu beste hizkuntza txiki batzuetarako, ze metodo berriak eta aukera handikoak deskubritu dituzte, eta horiek artikulu batean dokumentatu.
Artikulu sakona da, ingelesez, eta ñabardura potoloak erabiltzen dituenak gizaki arruntontzat: Hizkuntza Eredu Handien esparruan txat-ereduak eta instrukzio-ereduak zer diren eta nola garatu eta dabiltzan inportantea da, adibidez. Eta ikerketan nabarmendu dutena da euskarazko instrukzio eredu bat, Latxa-Instruct (publikoki partekatua), baliagarri dela Latxaren funtzionamendua hobetzeko.
Ikerketako paperra sinatu duen ikerlarietako batek, Oscar Sainzek, nabarmendu duenez, “euskara bezalako hizkuntza batentzat lehen aldia izan zen halako kalitatea lortzen, azken finean milaka miloi euro dituen erraldoi teknologikoekin lehiatzen aritu ginen eredu irekietan oinarrituta gainera”. Are gehiago, ikerketak demostratzen du Latxa-Instruct sortzeko moduak bidea irekitzen duela beste hizkuntza batzuen kasuan ere aplikatzeko printzipio hau.
Ondoriozko puntu batzuk azpimarratu ere ditu Eneko Agirrek, zera ikasi dutela esperimentuetan:
Latxa oinarritzen denez Metaren Llama ereduan, kontuan hartzekoa da Oscar Sainzek nabarmendu duen beste aukera bat: "Esperimentu hauek erakusten digute metodo errez batean etorkizunean ateratzen diren eredu berri eta hobeagoei euskara irakastea posible dela. Ez dugu deskartatzen Llama baino lizentzia irekiagoa duten beste eredu batzuekin ere berdina egitea."
Ikerketaren artikulu zientifikoa ingelesez hemen.
Erantzun
Sartu