
Tresna berria prestatu du Googlek: Building Maker eraikin sortzailea. Zenbait hiritako hegaldi-irudietan oinarrituta, tresna erraz batekin irudi horri hiru dimentsio emateko aukera uzten dizu. Beste modu batean esanda, doan egin dezakezu lana Googleren Google Earth mundu birtuala eraikinez betetzen laguntzeko.
Komikizalea bazara ezagutuko duzu Alfonso Azpiri madrildarra, Lorna, Mot edo Goomer pertsonaien sortzailea. Eta komikizalea izan gabe ere urteetan aurrera doan informatikaria bazara, ziur ezagutzen duzula Alfonso Azpiri, agian horretaz jakitun ez bazara ere. Bada, komikigile ezagun honek egindakoak dira Spectrum ordenagailu mitikoarentzako jokoen karatula ikusgarrienetako asko.
Azken egunak Gandiagarekin izeneko liburua idatzi du Joxe Azurmendik. Saiakera mamitsu eta mardula, Azurmendiren obra pertsonalena seguru asko: Gandiaga bere laguna, fraidekide izana, poeta estimatua hiltzera doala-eta, hari egindako bisiten harira gogoetan hasi da egilea, adiskidearen bizitza eta lanetatik abiatuz, herri honen izaeraz eta hezieraz, sinesmenak gaur duen zentzuaz edo zentzurik ezaz eta abar; hainbat arlo ukitzen ditu saio honek: literatura eta soziologia, teologia eta filosofia, historia eta antropologia... Azurmendik liburuaren aurkezpenerako prestaturiko testua eskaintzen dizugu hemen.
"Teknopolis" saioak hainbat aldaketa egin ditu denboraldi berriari begira. Atal berriak estreinatuko ditu, Vlog, Climate Trackers eta Flash izeneko atal berriak hain zuzen. Web-gunean ere (teknopolis.elhuyar.org) hainbat moldapen egin dira, eta sareak eskaintzen dituen 2.0 tresnak gehitu zaizkio web-guneari: erabiltzaileak "Teknopolis"eko erreportajeak jeitsi eta blogetan txertatzeko aukera izango du, hala nola, bideoak sare sozialetan partekatzeko aukera eta gainera, erreportaje bakoitzean iruzkinak egin ahal izango dira. Elhuyar Fundazioak Euskal Telebistarentzat egiten duen zientzia eta teknologia saioak asteazkenean abiatuko du denboraldi berria ETB-3n.
Twitterrek bere zerbitzuko interfazea hainbat hizkuntzatara itzultzeko prozedura martxan jarri du. Ostiralean egin zuen iragarpena, eta hizkuntza zehatz batzuk aipatzeaz gain (alemana, frantsesa, gaztelania, italiera), beste batzuk etorriko zirela iragarri zuten. Euskaratzeko ekimen bat agertu da jada.
Debagoieneko (Gipuzkoa) errotulo nabarmen parea, urteak daramatzate bistan. Zenbat hilabete iraungo zuten antzeko akatsek erdarazko karteletan?
Argazkiak.org | Ospitale psikiatrikoa © cc-by-sa: goioarana
Urriaren 31an KKKP (Kontuak kafea, kopa eta puruakin)en 7. edizioa burutzen da. KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da: Teknologia berriak, GNU/Linux, software librea, kultura librea eta "egin zuk zeuk" filosofia. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmuntatu, gai sozial eta kulturalak...
... eta zoriontsu jan zuten irakasleek beren ikasleen artean zabaltzeko ziber-jokoa da. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak haurren desnutrizioari buruzko historia baikor baten bidez umeen desnutrizioaren errealitatea ezagutarazten du, gertatzen dena zabalduz ere laguntzen baita.
Argazkiak.org | ziber-jokoa © cc-by-sa: komunikasten
Bi ume ilehori, bakearen uso zuria askatzeko zain... Irudi zerutiarra inondik ere; zer gertatuko da, ordea?
Ekitaldi patetiko honek badu halako kutsu patriotiko eta militarista bat ezta? Urriaren 12rako aproposa iruditu zaigu militarrak bake misioetan omen dabiltzan garai hauetan.
Gaur goizean Gasteizen plataforma herritar batek manifestu bat kaleratu du I-Vko auzia argitzeko eskatuz. Analisi eta indusketa berriak egitea eskatzen da besteak beste. Sinadura bilketa irekita egongo da azaroaren 19ra arte.Interneten bidez ere sina daiteke .
Bere XVII. Kongresuan landuko diren ardatzekin lotutako lanen lehiaketan dokumentalak, fikzioak, posterrak eta komunikazioak onartuko dira.
Palestinar eta euskaldun bertsolari, musikari eta artistek bat egingo dute Urriaren 23tik Azaroaren 7ra bira eder batean, elkartasunez manifestuaren haritik. Programa zabala eta Euskal Herri osoan zehar emanaldiak barreiatuko dituena, Azaroaren 7an berriz Internazionalista Eguna festa handia ospatuko dugu Altsasun. Nortzuk parte hartzen duten jakin nahi?
Facebookek baditu gauza surrealak... adibidez norbaitek berri ematen du nola Marokoko sekretek gazte sahraui bat krudelki torturatu duten eta leihotik behera bota duten, mutila tetraplejiko utziaz... Eta estekatxo bat dago: "Hau atsegin duzu?". Jendeak sakatu egiten du. "Urliak hau atsegin du". Ba beste hau ere surreala da. Qué tipo de perro te pega?
Argazkiak.org | ketipodeperrotepega © cc-by-sa: axiomaxio
Herenegun Euskaltzaindiak bere 90. urteurrenaren ospakizun ekitaldiei amaiera eman zien Donostian eta bertan Andres Urrutia euskaltzainburuak iragarri zuen Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) sarean jarri zutela.
Fareed Zakaria Newsweek aldizkariko editorea da, eta CNNko GPS elkarrizketa programako aurkezle, besteak beste. Munduko zati honetan ibili zen duela egun batzuk The Post-american World liburuaren promozio tourrean (honetan ere, besteak beste). Aktan jasotzeko moduko bat baino gehiago botatzen du tarteka Zakariak.
Urtero legez, Elhuyar Fundazioak zientzia eta teknologiaren VIII. Zernola Olinpiada jarri du martxan. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua Olinpiada, eta urria eta apirila bitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik da jada www.zernola.net webgunean bertan.
Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren VII. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie Igartubeitin. Gainera, asteburuan ohiko zanpaketa, antzezpen, kirikoketa, sagar erakusketaz gain, hazitik lihora erakustaldia eskainiko da eta bertsolari, albokari, trikitilari eta talogileek giroa alaituko dute. II. Argazki Digital Lehiaketa antolatu dugu astebururako. Aurtengo sagar asteari amaiera emateko berriz, Gipuzkoako sagardotarako sagarrak izeneko hitzaldia izango da.
Paleolito garaiko margoak aurkitu dituzte Debako Astigarraga leizezuloan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Aurtengo abuztukoa da aurkikuntza, 2005etik egiten ari diren indusketa kanpaina batzuen barruan. Leizezuloa ezaguna zen lehenagotik, 1967tik.
Argazkiak.org | Astigarraga leizea, paleolitoko marrak © cc-by-sa: herri.admin
Estatu Batuetan dagoeneko estreinatu dute The Simpsons marrazki bizidunen 21. denboraldia, eta lehenengo kapituluan Picassoren Gernika sartu dute. Bideoa ere aurkitu dugu, eta pasartea agertzen den une zehatzera sinkronizatu:
Hillary eta Bill Clinton Euskal Herrian ibili ziren duela 34 urte, eta izugarri gustatu zitzaien. "Euskaldun bihurtzeko prest nengoen!", esan du orain Bill Clintonek, San Franciscoko Euskal Etxean, John Garamendi euskal jatorriko politikari estatubatuarraren aldeko mitinean. Kaliforniako gobernadoreordea da Garamendi , eta Kongresurako hautagai demokrata izan nahi du.
I loved it all, I loved the festivals, the celebrations. I loved everything except the fish and cold milk! Otherwise it was an ace, 100% deal with me. I was ready to become Basque!