Teknologia albisteak

Sustatuko artikuluetan Facebook-eko identitatearekin erantzun daiteke orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-10-08 : 11:10

Aukera berria ezarri dugu Sustatun, Facebook bidez erantzutekoa. Orain, mezu bakoitzari erantzuteko bi modu daude, ohikoa (non bidalketa e-postaz baieztatu beharra dagoen), edo Facebook-eko profil bat baldin baduzu, hango konexioa erabilita.

Facebook-ek duen Connect API sistemaren aukerarik arinena ezarri dugu Sustatun: ez dago datubaseen konexiorik eta, horregatik, ezin dugu Facebook-eko erantzunen kontaketa Sustatuko erantzun berezkoetara gehitu, azalean ikus daitekeen pil-pilean atalean nabarmentzeko. Adibidez, une honetan mezu honetan 2 erantzun izan ditugu Facebook-etik... Era berean, mezu hauen edukia ez da gure testu-datubaseetan gordetzen, eta ez dago bilaketa bidez aurkitzeko moduan.

Hala ere, Connect APIaren ezarpen aurreratuagoarekin hori lor daiteke, baina kodeketa konplikatuago horretan sartu aurretik aproba egin nahi izan dugu. Aste batzuz martxan utziko dugu, ikusiko dugu jendeak erabiltzen duen, Facebook-etik erabiltzaile berriak eta iruzkin interesgarriak erakartzeko gauza den... Datu horiekin erabakiko dugu aurrera egin edo ez.

Probatzera animatzen bazarete...

Erantzun

Sartu