Urtero bezala aurten ere banatu ditu Improbable Research erakundeak Ig Nobel sariak. Hona hemen:
Bakea: Stephan Bolliger, Steffen Ross, Lars Oesterhelweg, Michael Thali eta Beat Kneubuehl-i, Bernako (Suitza) Unibertsitatekoak, zehazten saiatzeagatik, esperimentazioaren bidez, zer den hobea: botila bete garagardorekin buruan jo zaitzaten ala garagardo botila hutsarekin.
Eta beste zenbait sari ere bai.
Albaitaritza: Catherine Douglas eta Peter Rowlinson-i, Erresuma Batuko Newcastleko Unibertsitatekoak, izena duten behiek izena ez dutenek baino esne gehiago ematen dutela frogatzeagatik.
Ekonomia: Islandiako Kaupthing Bank, Landsbanki, Glitnir Bank, eta Central Bank of Iceland bankuetako zuzendari, exekutibo eta kontu-ikuskariei frogatzeagatik lau banku ttiki erraldoi bihur daitezkeela bat-batean, eta alderantziz; eta demostratzeagatik gauza bera egin daitekeela herri oso bateko ekonomiarekin.
Kimika: Mexikoko Universidad Nacional Autonomako Javier Morales, Miguel Apátiga, eta Victor M. Castaño-ri diamanteak sortzeagatik likido batetik, zehatzago tekilatik.
Medikuntza:
Thousand Oaks Californiako (AEB) Donald L. Unger-i hatzamarretako
artritisaren balizko kausa bat ikertzeagatik; horretarako ezker eskuko
hatz-koskorrak, soilik ezker eskukoak, kraskatu ditu egunero-egunero
hirurogei urtez.
Fisika: Katherine K. Whitcome,Cincinattiko Unibertsitatekoa (AEB); Daniel E. Lieberman Harvard Unibetrtsitatekoa (AEB); eta Liza J. Shapiro, Texaseko Unibertsitatekoa (AEB) analitikoki azaltzeagatik zergatik emakume haurdunak ez diren aurrerantz erortzen.
Literatura: Irlandako poliziari (An Garda Siochana), 50 isun baino gehiago jartzeagatik Irlandan isun gehien bildu dituen gidariari: Prawo Jazdy (polonieraz, "Gida Baimena").
Osasun Publikoa: Elena N. Bodnar, Raphael C. Lee, eta Sandra Marijan-i, (Chicago, AEB) larrialdietarako titizorro bat asmatzeagatik. Behar izanez gero, titizorroa bi gas maskara bihur daiteke, bata titizorroaren jabearentzat eta bestea inguruko norbaitentzat.
Matematika: Gideon Gono, Zimbabwe Reserve Bank-eko gobernadorea, jendeari zenbakiekin -handi zen txikiekin- trebatzen laguntzeagatik modu sinple bezain eraginkor batekin: era guztietako diru bileteak jaulkiz, zentimo batetik hasita (0,01$) ehun bilioi dolarreraino (100,000,000,000,000 $).
Biologia: Fumiaki Taguchi, Song Guofu, eta Zhang Guanglei Kitasato University Graduate School of Medical Sciences-ekoak (Sagamihara, Japonia) frogatzeagatik sukaldeko hondakinen masa %90ean gutxitu daitekeela, horretarako Panda erraldoien gorotzetako bakterioak erabiliz.
Erantzun
Sartu