Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadi 5.0 jardunaldiak dira Muskizen aste honetan

Sustatu
2009-10-05 17:10

Eneritz Alonso, El Correo Digital-eko marketin arduradunak, azalpen batzuk eman zituen atzo, Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogen atalean. Euskararen presentziaz galdetu zioten, eta bazterketa azaltzeko ezer esatekorik ez zuela agerian geratu zen:

Baloratu genuen euskaraz ere ipintzea, baina etorriko den jendea, eta programa erdaraz egingo dugu, eta baloratu dugu horrela egitea, guztiok ikusteko edo.

Alonsoren hitzak atzoko saioaren grabaketan entzun daitezke.

Ostegun eta ostiralean izango da kontua Muskizen. Euskaldunen faltan, Espainiatik Interneteko izen interesgarriak etorriko dira behintzat. Adibidez, Nacho Escolar, Publico egunkariko zuzendari izandakoa; Gumersindo Lafuente soitu.es-ekoa eta Mario Tascón lainformacion.com-ekoa. Susana Alosete La Chica de la Tele; Juan Varela, Periodistas 21; Julio Alonso, Weblogs SL-ko fundatzailea, edo Luis Rull, Evento Blog España jardunaldien antolatzailea.

Programa osoa, Euskadi 5.0ren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu