Dena ez da wonderful
2009-10-06 18:10
Patrizia Muñoz dokumentalgilearen Euskal Herria helmuga lana estreinatu da Portugaleten urriaren 5ean. 50-60ko hamarkadetako eta gaur egungo migrazioak alderatzen ditu zinemagileak. Edu Lartzangurenek elkarrizketa laburra egin zion Berria egunkarirako. Nola aldatuko dute egungo etorkinek Euskal Herria? galderari, zera erantzuten dio Patriziak:
Aberastu egingo gaituzte. Zalantzan jarriko dute gure zuritasuna eta europartasuna. Euskararekiko jarrera ona dute, ikastea integratzeko modu gisa ikusten dutelako.
Gehiago ere esan du Muñozek:
Europaz kanpo datoz, gehienak ez Espainiatik, 1960. urtean bezala. Oraingoek ez dituzte haiek izan zituzten eskubideak, lege egoera dela-eta, baina, une batean edo bestean, kalea hartzeko pausoa egingo dute.
Ondo da, baina dena ez da wonderful.
Erantzunak kargatzen...