Gasteizko atari batean azaldu da errotuloa, nonbait. Braillez ere gaizki dago, gauza bera jartzen du: Buzones de basuras / Zaborren gaueko.
Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Ricardo Gómez
Sareko Braille bihurgailu baten bidez konprobatu dugu.
Izatez, bihurgailuak honela ematen du Zaborren gaueko esamoldea. Desberdintasuna dago lehen zeinuan, kartelaren (ikusi tamaina handian) eta bihurtzailearen arteko emaitzan.
Nonbait, letra larriaren adierazgarria desberdina da ingelesezko Braille konbentzioetan, eta gaztelaniazkoetan.(lectura)
Letra larriaren adierazgarria gaztelaniaz eta ingelesez
Euskaraz konbentzio bat ala bestean erabiltzen ote den, ez dakigu, baina euskarazko Wikipediako eskeman, ingelesezkoaren berdina agertzen da. Hori hala bada, Braillez okerrago dago, hala esaterik badago.
Erantzun
Sartu