Sustatu logoa Teknologia albisteak

Estatutuaren urteurrena Lehendakariarekin ospatzeko zozketa antolatu dute

Sustatu
2009-10-07 14:10

Gernikako Estatutuaren 30. urteurrena Patxi Lopezekin ospatu nahi duenak telefonoz (902540425) zein internetez eman dezake izena datorren urriaren 18a baino lehen. Urriaren 19an notario aurrean egingo da 100 gonbidapenen zozketa, eta Patxi Lopezek "pertsonalki" gonbidatuko ditu "herritar guztien ordezkari gisa" Gernikako 30.urturena ospatzeko zozketan sarituak.


Argazkiak.org | Urturena (2) © cc-by-sa: herri.admin

Jaieguna izateko proposamena

Estatutuaren urteurrenaren eguna, urriaren 25a, jaiegun egin nahi du Eusko Jaurlaritzak, edo hori egiteko aukera ikasten ari da, behintzat.

Euskal Jaurlaritza ikasten ari da Gernikaren estatutuaren urteurrena ospatzen den eguna jai izatea

Hori da Jaurlaritzak irailaren 23an argitaratutako oharra, eta horrela dago oraindik ere. Momentuz, baina, ez da ezer agertu erdal komunikabideetan


Argazkiak.org | Ikasten (2) © cc-by-sa: herri.admin

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu