
Furgobaratza Ekogunea fundazioaren ekimen bat da, Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza eskaintzen duena. Herriz herri ibiltzen da, eta ibilbide oparoa prestatu irailerako, ikusi ea zure herritik igarotzen den (egutegia PDF eran).
Duela aste batzuk aurkeztu zen Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren azken urteko txostena, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2018. Txostena osorik dago sarean, baina IKT alorrarekin zerikusia duen punturen bat nabarmendu nahi genuen hemen.
Scotland Goes Basque da 2019. urte honetan zehar Eskozian Etxepare Institituaren laguntzarekin egiten ari diren euskal kulturaren inguruko zabalkunde programa bat. Horren barruan nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an: “Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean”.
Zientzia Kultura Masterra (Scientia.eus) unibertsitate arteko berezko titulu multzo bat da, aurtengo udazkenean martxan jarriko duena. Eduki zientifikoak edozein formatutan zabaltzeko behar den formakuntza eskaintzea da koxka: irakaskuntza, argitalpen, webgune, ekitaldiak, kultura program, ikus-entzunezko, sare sozialetan... Kultura zientifikoa "zientzia gogorrak" baino gehiago baita.
Unescok Nafarroako Skolae hezkidetza programa saritu du. 2019ko nesken eta emakumeen hezkuntzako nazioarteko saria eman diote. Guraso ultrakatolikoen elkarteek salatu izan duten ekimenarentzat erreibindikazio handi bat da. Eta bere jarraipena ziurtatzeko abala ere bai.
Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroko Ubik liburutegiko bitartekari grebalariek akordio bat lortu dute, 2022ra arte indarrean egongo dena. Akordio horrek amaiera ematen dio lan-baldintza "duinen" alde egiten ari ziren zazpi hilabeteko grebari, eta, besteak beste,% 32ko soldata-igoerak aurreikusten ditu. Hemen akordioaren berri, ELA sindikatuaren eskutik.
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak zenbait urterik behin egiten dira, eta aurten tokatzen da berriro, 5. edizioa. Saldabadago izena eman diote antolatzaileek, eta azaroan Durangon ospatuko da. Egitaraua irekita dago, eta ponentzia proposamenetara irekita dago epea, abuztua amaitu arte.
Donostiako udaleko sustapen agentziak deitutako lehiaketa da Smartkalea. Ekimenaren premisa da iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea, hiriaren garapen ekonomikoa eta gardentasuna sustatzea, teknologia berritzaileak erabiliz.
'Euskara ala ezkara' zikloak izaten dira Elgoibarren bertako euskara elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldi batzuk, euskararen inguruko hausnarketa publikoak egitekoak. Zehaztu dute jada 2019an zer izango den, eta teknologia da muina: Euskara ala ezkara mundu digitalean? Urriaren 5ean izango da jardunaldia, Elgoibarko IMH ikastetxean.
Tira, Google baino, Alphabet Inc. da munduko enpresarik aberatsena une honetan, Googleri aterpea ematen dion enpresa. 2019ko bigarren hiruhilabeteko datuak aintzat hartuz, Apple gainditu du eta aberatsen arteko aberatsena bihurtu da, The Financial Times egunkariak argitaratu berri dituen datuen arabera. 117.000 milioi dolarreko erreserba dauka une honetan (Applek 102.000 milioi dolar).
Duela hilabete euskarazko Wikipediak estatistiketan emandako gorakadaz hitz egin genuen. Baina gorakada hori ez da bakarrik koantitatiboa. Kalitatean gora ari da euskarazko wikipedia: parametro neurgarriak daude hori adierazteko, eta are gehiago, gardentasunez Wikipediak bere burua neurtzen du puntu honetan.
Euskadiko liburutegi digitalak, eLiburutegiak, urteko lehen seihilekoan datuak argitaratu ditu. 30.206 lan mailegatu ditu (iaz epe horretan baino 3.955 gehiago), eta 3.162 erabiltzaile berri irabazi ditu, guztira, 32.899 erabiltzaile izatera helduz. 2019an, orain arte, eskaera handiena honako lan hauek jaso dute: John Anduezaren Larunbatean Bukowskin; María Dueñasen Las hijas del Capitán; eta Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa lanek. Gehien eskatutako 20 maileguen artean, hamar euskarazkoak dira eta beste hamar gaztelaniazkoak. eLiburutegiak eskainitako filmei dagokienez, eskaera gehien Asier Altunak zuzendutako Amama, eta Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak filmek izaten jarraitzen dute.
Telefono-salmenten azken urteko datuak aurkeztu dituzte eta iPhoneek beherantz egiten jarraitzen dute. Merkatu osoaren %11.3-tik, %10.1-era igaro da. Apple-ren telefonoek behera egin duten bitartean, Samsungek, Huaweik, Realmek eta Xiaomik gorantz egin dute, batez ere lehenengo hirurek. Marka txinatarrek salmenta guztien %42 lortu dute azken 12 hilabeteotan.
Urte bete inguru falta da 2020an Tokion izango diren Olinpiadak hasteko, eta dagoeneko hasi gara ezagutzen xehetasunik gehienak. Besteak beste, Joko Olinpikoetan eta Joko Paralinpikoetan turista eta atletei laguntzeko sortu dituzten robotak aurkeztu ditu Toyotak. Atleten laguntzaile izango dira batzuk (edaria eramaten eta informazio lagungarria eskainiz, adibidez) eta baita turisten laguntzaile ere (informazioa emanez, norbere lekura lagunduz, mugikortasun-arazoak dituzten turistei lagunduz...). Japonian antolatutako Jokoetan... ezin bestela izan!
Egun hauetan indusketan hasi dira Gipuzkoako Amalda III leizean (Aizarna, Zestoa), Euskal Herrian bizi izan ziren azken neandertalen aztarnen bila. Leizeak bereizgarritasun bitxiak ditu: sartzeko, 30 metroko rappel bat egin behar da horma batetik behera (!). Dituen aztarnak inportanteak dira, duela 40.000 urte Neandertalak desagertzeko zorian zirenean, Kantauriko eskualdean aztarna gutxitxo daudelako, eta hemen daude horietako batzuk.
Netflixek 2019ko bigarren hiruhilebeteko datuak argitaratu ditu eta ez dira uste bezain onak. Hazten jarraitzen du, noski, eta 150 miloi harpidedunen langa gainditu du, baina uste zuenaren erdia hazi da azken 3 hilabeteotan. Azken 3 urteotako daturik kaxkarrenak izan ditu, eta badirudi dagoeneko hasi dela antzematen beste lehiakide batzuen indartzea.
2018an 14 motor-gidari hil ziren Arana, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan. Kopuru handiegi hori jaisteko asmoz kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Arazoaren muina motor gidarien eta beste ibilgailuen gidarien arteko elkar-ulertze hobe batean dago. Horregatik izen hau jarri diote kanpainari: Jar Zaiez Nire Gurpilean.
2014 eta 2016 urteen artean garatu zen Rosetta espazio-misioa, zeinak kometa batean gizakiak eraikitako ontzi bat jarri zuen lehen aldiz (67P Txuriumov-Gerasimenko kometan izan zen). ESA Europako Espazio Agentziak zuzendu zuen misio hura, eta 2017an harekin erlazionatutako 400.000 irudi askatu zituzten. Irudi fondo hori baliatuz Christian eta Wolfgang Stangl anai austriarrek, 3.25 minutuko labur eder hau egin dute: The Comet.
Digital Dream Door (Amets Digitalaren Atea) bisitatzen baduzu, 20 urte atzera egingo dituzu estekikoki: 1999an diseinatu zutela ematen du, eta ez dutela gehiago ikutu. 1999? igual lehenago ere, 1996 edo. Baina, hala ere, edukia etengabe berrizten (gehitzen) duen webgune bat da, eta balio handiko eduki praktiko eta didaktikoarekin: zerrenda kulturalak.