Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Bizkaia Zientzia Plaza 2019, zientzia dibulgazioaren jaialdia

Sustatu
2019-09-04 : 10:28

Hirugarren urtez egingo da aurten, Bizkaia Zientzia Plaza jaialdia Bilbon. Zientzia-dibulgazioko jaialdi handi hau irailaren 18tik 25era egingo da aurten, hiru egoitzatan: Bilboko Euskalduna Jauregian, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian.

Mahaingurua: Emakumeak zuzeneko musikan duen presentziaz

Sustatu
2019-09-03 : 18:42

‘Emakumeak zuzeneko musikan duen presentziaz’ arituko dira Bilborock aretoan mahainguruan hiru hizlari, Bilbon, irailaren 5ean, ostegunarekin, Musik / Fem Bilbao izendatu duten ekitaldian.

Lapurdiko geografian inspiratu ote zen Boris Johnson?

Sustatu
2019-09-03 : 14:51

Duela astebete pasatxo gertatu zen anekdota Biarritzen, Boris Johnson bertan zela. Miramar hondartzan bainatu zen, eta Arroka Biribila deritzon uharteari bira eman zion igerian. Uharteak espero gabeko zuloa zeukala esan zien gero kazetariei: "Hemendik ez dirudi, baina horko uharte horrek zulo handi bat dauka eta bertatik igaro daiteke. Brexitaren bideak ere zaila dirudi, baina zirrikitu bat egongo da pasatzeko". Hortik aterako ote zuen ideia Johnsonek Westminsterreko parlamentua aldi baterako ixtearena? Zirrikitu eta pasabide legala Biarritzen ondorio ote?

1

Planeta salbatzeko, neurri pertsonalak ez dira konponbidea izango, baina... (proposamen klimariano neurrizko bat)

Sustatu
2019-09-02 : 09:12

Politika globalaren gorabeherek (G7 biltzarra Biarritzen) eta hondamendiek (Amazoniako suteak) berriro jarri gaituzte beroketa globalaren efektuen aurrean. Fenomenoa ukatzea zaila da, baina geldiaraztea? Erantzukizun eta neurri pertsonalekin ezer gutxi egiten dela entzuten da, erakunde handien indar kutsatzailea askoz handiagoa denean. Eta, hala ere, zerbait egin daiteke.

Literatura mintegi feminista Hernanin

Sustatu
2019-09-01 : 16:11

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik tailerra eskainiko du Kattalin Minerrek irailaren 17tik aurrera Hernanin. Minerrek berak azaldu duenez, «euskal, eta zehazki, euskerazko ema­ku­me idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik ira­kurtzeko tailerra izango da hau. Helbu­rua da euskal emakume idaz­leak ezagutaraztea, eta egun garatzen diren kezka, diskur­tso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta ho­riek, genero ikuspegi eta ikus­pegi feminista batetik irakur­tzea».

Euskaldunek eta inuitek truke komertzialak izan zituzten

Sustatu
2019-09-01 : 09:49

Ezaguna da Ternuan ibili izan ziren baleazale eta arrantzale euskaldunek tratuak izan zituztela bertako jatorrizko biztanleekin, amerindiarrekin, ez bakarrik Ternua deritzon uhartean baizik eta egungo Quebeceko eta Kanadako beste puntu batzuetan. Kontaktu horiek algonkinar herriekin (Innu eta Mikmak herriak) izan zirela nahiko frogatua dago, baina aztarna berriak agertu dira aurtengo udan egindako indusketetan, Inuit edo eskimal herriekin jartzen gaituztenak kontaktuan.

Googleko bilaketa emaitzetan lehena agertzea funtsezkoa da, bestela...

Sustatu
2019-08-31 : 10:14

Backlinko izeneko Interneteko marketing enpresa batek 5 milioi bilaketaren gaineko azterketa bat egin du Google oinarri hartuta (bilaketa horiek 800.000 orritara bideratu dituzte erabiltzaileak). Ondorio nahiko ezagun batzuk berretsi ditu azterketak: kokapenaren garrantziaz bagenekien, baina emaitza orrian lehen posizioaren garrantzia uste zena baino inportanteagoa eta larriagoa dela ere agerian jarri dute. Hala ere, ohartxo bat gure ikuspegitik: ingelesezko merkatuan eta ingelesezko bilaketekin ari dira ikerketa honetan. Euskarazko termino eta bilaketekin, askoz errazagoa da zerbaitez informatzen baduzu, hori bilatzen duenak lehen kolpean zeu aurkitzea Googlen.

Kiwibot ustezko errekadista robotikoek gidariak dauzkate

Sustatu
2019-08-31 : 08:58

Akaso ikusiko zenituzten azkenengo hilabeteotan, han edo hemengo bideotan. Kiwibot izeneko robot batzuk errekaduak egiten gizakientzat. Garraio funtzioak besterik ez, baina ustez autonomoak omen ziren Kiwi markako gailuak. Hala ere, udan jakin da: ez dira guztiz autonomoak, urrutiko gidariak dauzkate gailuek Kolonbian, orduko bi dolar irabazten.

Haurrak euskaraz eta euskal kulturan hazteko gomendioak

Sustatu
2019-08-29 : 09:49

Nafarroako euskararen sustapen erakundeek (tokiko 28 euskara zerbitzu, funtsean) antolatu dute Eranafarroa.eus, batez ere heziketan eta familia inguruan haurren euskalduntzea sustatzeko gomendioak biltzeko.


WeWork, bulego lanerako AirBNB bat

Sustatu
2019-08-28 : 09:34

Amerikako Estatu Batuetan burtsara irtetekoa den enpresa teknologiko bat hautsak harrotzen ari da uda honetan: WeWork. Sinpleki azalduz bere funtsa: hala nola AirBNB-k etxe-jabe askoren gela edo apartamentuak banatzen dituen egun batzuetarako nahi dituzten bidaiarientzat, WeWork-en bulego espazioa alokatzen du epe jakin baterako co-working espazio bat behar duen profesionak edo enpresa batentzat.

Xalbador egunerako, bertso-paper lehiaketa

Sustatu
2019-08-27 : 12:54

Urrian izango 2019ko Xalbador Eguna dela eta, Urepeleko Deiadarra elkarteak bertso-paper lehiaketa antolatu du, gazte eta nagusientzat. 15 urte artekoentzat gaztetxoen kategoria dago, eta 16tik aurrera nagusientzat. Irailaren 30a arte dago epea bertso-paperak aurkezteko.

Hizkuntzen teknologien biltzar bat Bilbon irailean

Sustatu
2019-08-25 : 11:34

Irailaren 24tik 27ra bitartean, Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko 25. Biltzarra egingo da. Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab eta Ixa ikerketa-taldeek antolatuta, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da.

Zoom egiten duten lentilla batzuk aurkeztu dituzte

Sustatu
2019-08-24 : 09:36

Begiak kliskatzean zoom egiten duten lentilla batzuk aurkeztu dituzte San Diegoko Unibertsitateko ikerlariek. 

NASAk "Artemisa" misioa aurkeztu du: 2024an ilargia zapalduko du lehenengo emakumeak

Sustatu
2019-08-22 : 10:17

Duela hilabete bete ziren 50 urte gizakia ilargira iritsi zenetik (1969ko uztailaren 21ean). Bada, urteurren esanguratsu horren harira, NASAk Artemis misioa aurkeztu du: 2024. urtean beste tripulazio bat bidali nahi du ilargira, eta eskifaian emakumezko bat joango da, gutxienez. Orain arte 12 pertsonak zapaldu dute gure satelitea, guztiak gizonezkoak.

Twitterrek gainbehera geratu duela ematen du, eta 4 milioi erabiltzaile irabazi ditu azken hilabeteotan

Sustatu
2019-08-21 : 10:49

2019ko bigarren hiruhilabeteko datuak aurkeztu ditu Twitterrek. Denbora-tarte horretan 5 milioi erabiltzaile aktibo irabazi ditu eta une honetan 139 milioi erabiltzaile ditu egunero sare sozialak. Duela bizpahiru urte izandako txakalaldia gainditzen ari dela ematen du, hortaz.

Orbis, Erroma inperialeko mapa interaktiboa

Sustatu
2019-08-20 : 11:06

Stanford-eko unibertsitateko sail batek Orbis sortu du, Erromako inperioaren mapa interaktiboa. Lusitaniatik Siriara, Mediterraneoko inguruak ageri dira mapan, Erromaren garaiko hiri nagusien izenekin. Ez hori bakarrik, Google Maps-ek bezala, "ibilbideak" markatzen dizkizu, zenbat emango lukeen Euskal Herritik Erromara joatea, adibidez.

Zientziaren inguruan maiz egiten diren galderak, bideoetan

Sustatu
2019-08-19 : 10:40

Orbita Laika da Espainiako telebistako zientzia dibulgazioko programa bat, ekainean amaitu zuen bere azkenengo denboraldia (oraingoz). Programaren babesleen artean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedra dago, eta honek euskarara itzuli ditu bideo horiek.

Merkatua 948, sormenaren profesionalen topaketa Nafarroan

Sustatu
2019-08-18 : 15:12

948 Merkatua PRO sormen- eta kultura-industrietako profesionalen arteko topaketa bat da. 2019ko edizioa Iruñean izango da azaroan. Hitzaldiak, tailerrak, networking erako topaketak, bilera profesionalak... Halakoa izango dira Baluarte aretoan.

#eHumanitateak Jardunaldiko hitzaldien bideoak sarean ikusgai

Sustatu
2019-08-18 : 09:49

Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana jardunaldia egin zen ekainaren 20an Bilbon, #UI47ko Udako Ikastaroen aurkezpen bezala. Aurkezpenean egon ziren Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria; Andres Urrutia, Euskaltzain burua eta Iñaki Alegria, jardunaldiaren arduraduna. Jardunaldietan egondako hitzaldi guztien bideoak sarean ipini dituzte ikusgai

Erraiak, irrintziari buruzko dokumental bat

Sustatu
2019-08-17 : 09:01

Erraiak dokumentalak Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Irrintziaren jatorriaren eta hedapenaren azterketa egiten du Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek  

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››