Smartkalea, hirirako ideia aurreratuen lehiaketa
2019-08-07 12:19
Donostiako udaleko sustapen agentziak deitutako lehiaketa da Smartkalea. Ekimenaren premisa da iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa, energia-eraginkortasuna, herritarren parte-hartzea, hiriaren garapen ekonomikoa eta gardentasuna sustatzea, teknologia berritzaileak erabiliz.
Aurkezten diren ideietan kontuan hartuko dira:
- ideiak sor ditzakeen onura ekonomikoak: gastu publikoa murriztea, lanpostuak sortzea, turismo eta merkataritza arloko diru-sarrerak gehitzea, aurrezpen ekonomikoa saltokientzat eta bizilagunentzat...
- Onura sozialak: hiriko arazoetarako irtenbideak, ongizatea bultzatzea...
- Inguruen-arloko onurak: biodibertsitatea babestea, kutsadura murriztea, aldaketa klimatikoa...
Lau ideia hautatuko dira gehienez, hiriko ingurune errealetan testeatu ahal izateko eta sariak emango dira ondorengo zuzkidura ekonomikoekin:
- 1. saria - 3.000 €
- 2. saria - 2.500 €
- 3. saria - 2.000 €
- 4. saria - 1.500 €
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 15a arte egongo da zabalik. Informazio gehiago hemen, eta irakurri arretaz deialdiaren oinarriak.
Erantzunak kargatzen...