Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Kometari egin genion bisita, film labur batean

Sustatu
2019-07-30 : 12:08

2014 eta 2016 urteen artean garatu zen Rosetta espazio-misioa, zeinak kometa batean gizakiak eraikitako ontzi bat jarri zuen lehen aldiz (67P Txuriumov-Gerasimenko kometan izan zen). ESA Europako Espazio Agentziak zuzendu zuen misio hura, eta 2017an harekin erlazionatutako 400.000 irudi askatu zituzten. Irudi fondo hori baliatuz Christian eta Wolfgang Stangl anai austriarrek, 3.25 minutuko labur eder hau egin dute: The Comet.

Amets Digitalaren Atea, webgune zoragarri bat

Sustatu
2019-07-29 : 14:55

Digital Dream Door (Amets Digitalaren Atea) bisitatzen baduzu, 20 urte atzera egingo dituzu estekikoki: 1999an diseinatu zutela ematen du, eta ez dutela gehiago ikutu. 1999? igual lehenago ere, 1996 edo. Baina, hala ere, edukia etengabe berrizten (gehitzen) duen webgune bat da, eta balio handiko eduki praktiko eta didaktikoarekin: zerrenda kulturalak.

Cortada film laburren jaialdia eta lehiaketa

Sustatu
2019-07-28 : 16:35

Cortada 2019 Gasteizen abenduan egingo den film laburren jaialdiaren izena da. Lehiaketa moduan ere funtzionatzen du eta lanak aurkez daitezke jada. Euskarazko film laburrentzako sariak ere badaude. Izena emateko azken eguna 2019ko irailaren 16a izango da, eta epemuga horren ondoren bidaltzen diren film laburrak ez dira kontuan hartuko

EuroSciPy, Python programatzaileentzako beste topaketa bat Euskal Herrian

Sustatu
2019-07-28 : 10:07

2014tik bost aldiz egin izan da PySS (Python San Sebastian), Python programatzaileen topaketa Euskal Herrian, baina aurten ez da izango. Hala ere, antolatzaileak beste proiektu batean murgildu direlako da, eta topaketak beraz jarraipena izango du: EuroSciPy. Python Zientziarako Europan, horixe akronimoaren itzulpena euskaraz.

Santiago Onaindia beka, literatur ikerketarako, 2019ko deialdia

Sustatu
2019-07-27 : 13:59

Amorebieta-Etxanoko Udalak 1989atik eskaintzen du bi urterik behin Santiago Onaindia ikerketa beka, euskal idazle eta ikerlari handiaren omenez. Euskal literaturaren arloan ikerketa sustatzeko asmoz sortu zen eta arlo hori lantzen duten aztertzaileei zuzenduta dago. Aurtengo edizioan irailaren 13a arte aurkez daitezke lanak.

Txakurrak ere badira fotogenikoak

Sustatu
2019-07-27 : 12:07

Gauza jakina da katuak direla Interneteko argazkigintzako jaun eta jabe absolutuak. Baina txakurrek ere badute dohain fotogenikoek, hainbat argazkilarik Dog Photographer of the Year lehiaketan demostratu duten bezala.

Euskal Herria euskal hedabideetan: aurtengo Martin Ugalde bekaren gaia

Sustatu
2019-07-26 : 16:51

Martin Ugalde Bekak komunikazioaren munduan euskarazko proiektuak sustatzen ditu 2015etik. Aurtengo beka deialdiaren gaia Euskal Herria euskal hedabideetan izango da. Irailaren 2a arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko.


Itzulpenetan generoa sartzen hasi da Google Translate

Sustatu
2019-07-26 : 09:35

Google Translate web zerbitzua generoaren araberako termino bikoitzak ematen hasi da ordainak generoa duten hizkuntzetan ematerakoan, adibidez gure inguruko erdaretan (frantsesez eta gaztelaniaz). Baina bakarrik funtzionatzen du hizkuntza handi batzuetatik. Ingelesez 'red' jarri, eta 'roja / rojo' ordainak ematen ditu espainolez. Baina euskaraz 'gorri' emanda, bakarrik 'rojo'.

Uriarte eta Fosterren Arte Ederretarako proiektua dela eta

Sustatu
2019-07-25 : 11:10

Bilboko Arte Eder Museoa handitu eta erabarritzeko proiektuen artean, Norman Foster eta Luis Maria Uriarterenak irabazi du,  Foster + Partners Ltd eta LM Uriarte Arkitektura bulegoen proiektu komuna baita irabazlea. Agravitas du izena proiektuak, grabitateari desafioa egin nahian bezala.

Apple Maps kartografia web ingurunean ikus daiteke orain

Sustatu
2019-07-25 : 09:43

Interneteko mapa azpiegitura handietan, Apple Maps orain arte iOS sistema eragilearen baliabideetan bakarrik ikus zitekeen, iPhone eta iPad-etan. Baina Apple konpainiak akordioa egin du DuckDuckGo bilatzailearekin, eta Duck-en bilatuz gero mapa bat, Applek marraztutakoak agertzen dira orain.

Hilabete falta da G7 hasteko Biarritzen

Sustatu
2019-07-24 : 19:04

Hilabete barru, abuztuaren 24tik 26ra, izango da Biarritzen G7 gailur edo biltzarra. Hiriaren bizimodua eta Lapurdiko parte handi batena erabat aldatuko da, munduko agintari inportante batzuen bisitarekin. Kontrako mugimendua ere bizkortuz joango da falta diren aste hauetan, pentsatzekoa denez.

Grap Hik, arte grafikoetako sormenari buruzko topaketak

Sustatu
2019-07-23 : 15:29

Alkizako (Gipuzkoa) Ur Mara museoak udaro antolatzen ditu Grap Hik! sormen topaketak. Papera, grafika lanak eta artista liburuei buruzko jardunaldiak dira Grap Hik hauek, eta maiatzean ekitaldi bat izan bazen ere, datorren asteburutik aurrera garatuko da gainerakoa.

Hurrengo euskaraldiak harreman elektronikoak ere kontuan hartuko ditu

Sustatu
2019-07-23 : 14:06

2020an garatuko den Euskaraldiaren hurrengo edizioak berrikuntzak izango ditu. Besteak beste, ahobizi-belarriprest kontzeptuak ahozko komunikazioan txertatu ziren bezala, komunikazio elektronikorako ere berpentsatuko dira. Whatsapp eta mezularitzako aplikazioak, Skype bidezko solasaldiak... proposatu dute esparru horietan ere ahobizi edo belarriprest rolak bezalakoak garatzea. Teknologia horietan rolen bitartez identifikatzeko tresnak zabalduko dituzte.  

Surphase eta Ekolber, Toribio sarietan garaile

Sustatu
2019-07-22 : 14:08

Material berritzaileekin, kimikarekin eta ingenieritzarekin zerikusia duten bi proiektuk irabazi dituzte Toribio Etxeberria ekintzailetza sariak, beraien 29. edizioan. Surphase enpresak irabazi du enpresa asmoa, eta Ekolber izenekoak "enpresa berria" egitasmoa. Eibarko Tekniker ikertegian egin den ekitaldi batean eman dituzte sariak gaur goizean.

Joakin Lizarraga Elkanokoa, euskal 'gore' odoltsuenaren maisua

Sustatu
2019-07-22 : 08:48

Euskaraz 'gore' odoltsurik idatzi bada, Joakin Lizarraga Elkanokoak idatzi zuen. Iruñerriko goi-nafarreraz idatzi zuen apaiz bat izan zen Lizarraga, eta hil ondoren ikusi zuten argia haren lanek. Sanduen Bizitzak irakurtzeko modukoa da: prosa dotore bezain ankerra; eta sarean dago liburua osorik.

Sareko.eus, ekoizleak eta sukaldariak elkartzeko

Sustatu
2019-07-21 : 14:42

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) eta Biolur Gipuzkoa elkarteak babesturiko Sareko.eus webgunea aurkeztu dute aste honetan. "Sareko: Baserritik sukaldera, harreman sarea' proiektua da webgune honen funtsa. Baserritar ekoizleen eta sukaldarien munduak lotu nahi ditu ekimena, "nekazaritza ekologikoaren eta ostalaritzaren arteko zubia" eginez.

Astronautak betiko ilargian geratu izan balira

Sustatu
2019-07-21 : 10:08

50 urte gizakia ilargira iritsi zirela. Estatu Batuen misioa zen gizakia ilargira eraman, eta BUELTAN ekartzea, baina gauza asko joan zitezkeen oker, eta badaezpada, Etxe Zuriak prest zeukan porrota iragartzeko mezua, Armstrong eta Aldrin bizirik egonik ere, haiek itzultzeko aukerarik egongo ez zen kasuan hedatzekoa.

Euskarazko ikus-entzunezkoak garatzeko Ansola saria

Sustatu
2019-07-20 : 11:15

Benito Ansola Sariak ikus-entzunezko lanak egiteko proiektuak saritzen ditu. Sariaren 5. edizioa martxan da eta irailaren 2a arte dago epea proiektuak aurkeztekoa. Proiektuak izan daitezke fikzioa, sorkuntza, animazioa edo dokumentalak sortzekoa, euskara ezinbestean presente dela (idatziz edo ahoz). Lekeitioko zinegile baten izena darama sariak, Benito Ansolarena.

Bertsolaritzaren artikulazioak, udako ikastaro bat

Sustatu
2019-07-19 : 16:01

Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izena darama Mintzola Ahozko Lantegiak udarako prestatutako ikastaroak. EHUren uda ikastaroen barruan, abuztuaren 22an eta 23an izango da, Donostiako Miramar Jauregia, eta matrikula egin daiteke hemendik.

Guardia Zibilak jazarritako Adeban talde aragoitarra Euskal Herrira dator

Sustatu
2019-07-19 : 09:54

Adeban folk talde aragoitarra da, musika herrikoiak konbinatzen dituena erreibindikaziozko hitzekin. Joan den igandean Guardia Zibilak salaketa jarri zien Espainiako monarkiaren kontra kantatzeagatik. Polemika hau izan denetik duten lehen kontzertua Euskal Herrian izango dute, astelehenean Zornotzan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››