2018an 14 motor-gidari hil ziren Arana, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan. Kopuru handiegi hori jaisteko asmoz kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Arazoaren muina motor gidarien eta beste ibilgailuen gidarien arteko elkar-ulertze hobe batean dago. Horregatik izen hau jarri diote kanpainari: Jar Zaiez Nire Gurpilean.
Funtsean, hauek dira motor-gidarientzako aholku nagusiak:
- Ezustekoak aurreikusi
- Izan zaitez ikusgarriagoa
- Ez ezazu egin zig-zag mugimendurik ibilgailuen artean
- Taldean, egokitu zure gidatzeko modua, eta ez edozer gauza egin taldea jarraitu behar izanagatik (Errepidean taldean ibili behar baduzu ezin dituzu mugak gainditu zure lagunak jarraitu behar dituzulako. Ez zaitez kezkatu, itxarongo zaituzte).
- Errepidea ez da zirkuitu bat, partekatu egiten da.
- Errespeta ezazu eta errespetatuko zaituzte
Eta auto-gidarientzat, beste hauek:
- Bolantean deskuiduak saihestu (adi mugikorrarekin eta GPSarekin).
- Errepidean doazen gainerako ibilgailuei zure asmoen berri eman. Egoki seinaleztatu.
- oinarrizko arauak betetzeak istripu ugari saihestu ditzake.
- Bidegurutzetara iristen zarenean begiratu ezazu bi aldiz ibilgailurik ez datorrela ziurtatzeko.
- Behar adina abiadura eta segurtasun distantzia mantendu.
- Atzerako ispiluak maiztasunez begiratu.
- Haizearekin, arreta handiz jokatu.
- Aurreratu motor-gidarien agerpenari, motor-kopurua handitu den sasoi edo errepide jakin batean zaudelarik.
- Kontuz seinale akustikoekin: distantzia batetik hobeto, ze bozinazoarekin ezustekoa eragin dezakezu, eta txirrindulari, oinezko edota motor-gidariei oreka galduarazi.
Informazio gehiago, jarzaitezniregurpiletan.eus
Bideo batzuk ere ekoiztu dituzte. Hona bat euskarazkoa:
Erantzun
Sartu