Txosten mardula egun du Siadeco ikertegiak, "Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa", eta irakurketa negatiboa da oso. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz egindako txostena aste honetan aurkeztu dute, eta ondorio nagusia da, 1960ko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara arte euskara biziberritu zen bezala, orain, berriz ere atzeraldian sartuta gaudela, egoera arriskutsuan, datuek erakusten dutenez
Txosten mardula da, 290 orrikoa; eta bertsio laburtua ere egin durte, 30 orrikoa. Hemen daukazue. UEMAk honako irakurketa egin du, txostenekoak hiru puntu nagusitan laburbilduz:
Eta 2036ra bitartean gertatu daitezkeen zazpi joera nagusiak horrela laburbiltzen dituzte:
1. Azken 30 urteotan hezkuntza-arautuko hizkuntza-eredu euskaldunen bidez aurrera eraman den euskalduntze-prozesuaren eragina handia izango da. Handia da inpaktua gaur egungo ezagutza-datuetan, eta handia da etorkizuneko proiekzioetan ere. Izan ere, biztanle euskaldun horiek adinean gora egin ahala, eragin handia izango dute hurrengo adin- tarteetako —adin-piramidearen hurrengo kosketako— euskararen ezagutza-datuetan. Horri esker eusten dio, neurri handi batean, Euskal Autonomia Erkidegoak euskaldunen pisuaren hazkundeari, nahiz eta hazkunde-erritmoa mantsotu. Nafarroan, aldiz, behera egiten ere hasiko da biztanleria euskaldunaren ehunekoa, ez duelako halako oinarririk.
2. Biztanleria euskalduna zahartze-prozesuan sartuko da. Azken hamarkadetan hezkuntza arautuko hizkuntza-eredu euskaldunetatik pasatako biztanleek adinean gora egin ahala, Hego Euskal Herriko biztanleria euskalduna zahartu egingo da. Areagotu egingo da 24 urtetik gorako adin-tarteek biztanleria euskaldunarekiko duten pisua. Horrekin batera, azken urteotan euskararen erabilera soziala mugatu izan duen helduen ezagutza-maila apala atzean geldituko da, neurri batean. Adin-tarteko biztanleriarekiko euskaldunen pisuak gora egingo du 24 urtetik gorako adin-tarte guztietan. Kontuan hartu behar da, gainera, etorri berrietako askok gaztelania dutela lehen hizkuntza —Latinoamerikan jaiotakoen zati handi batek, batez ere—. Horiek, zein etorri berrietako beste askok ere, gaztelania transmititzen diete seme-alabei eta gaztelaniaz egiten dute etxean. Hori horrela, lehen hizkuntza gaztelania edo beste bat duten eta euskara transmitituko eta erabiliko ez duten etorri berrien inpaktu kuantitatiboa askoz ere handiagoa izango da euskara transmititzera eta erabiltzera iritsiko diren atzerritar jatorriko biztanleena baino. Nahiz eta bilakaera oso positiboa izan, alde horretatik.
4. Euskararen ezagutza-maila apalagoa izango da, etorkizun hurbilean, haur eta gazteen artean. Adin-tarte bakoitzeko biztanleriarekiko euskararen ezagutza-maila zenbatekoa den aztertuz, azpimarratzeko modukoa da euskaldunen pisuak behera egingo duela haur eta gazteen artean. Datu horien atzean faktore ezberdinak egon daitezke:
5. Euskaraz gaztelaniaz baino erosoago moldatzen diren euskal hiztunen pisua gero eta txikiagoa da. Hezkuntza arautuko hizkuntza-ereduetan oinarritutako euskalduntze prozesuak eta familia bidezko transmisioan eta etxeko erabileran aurrerapauso handirik eman ez izanak ezinbestean eragiten dute euskal hiztun den biztanleriaren ezaugarri- adaketan. Euskara lehen hizkuntza gisa transmititzen denean, transmisio horren eraginkortasuna handia da. Baina, hala ere, biztanle euskaldunen artean euskal elebidunen pisuak behera eta erdal elebidunen pisuak gora egin du. Transmisio-mailan dago hutsunea, beraz. Gero horrek erabileran dakarrenarekin.
6. Euskal hiztuna den biztanleriaren ezaugarriak aldatzen ari dira, beraz. Eta, itxura guztien arabera, euskararen bizi-indarraren kaltetan ari dira aldatzen, batez ere, Bizkaian eta Nafarroan. Gipuzkoan txikiagoa izan da euskararen bizi-indarraren higadura, sendoago eutsi die hizkuntzaren arnasgune diren eremuen ezaugarriei —nagusitasun-eremuen azterketak erakutsi du, gainera, arnasgune beteen multzoan geratzen diren bost udalerriak Gipuzkoakoak direla. Eta, proiekzioen arabera, 2036an, 4. nagusitasun-eremuan Gipuzkoako 12 herri eta Nafarroako 9 geratuko dira—.
7. Etorkizun hurbilean gero eta gehiago izango dira nagusiki erdaraz inguratuta bizi diren euskal hiztunak. Eta, ikusi dugun bezala, gero eta gehiago izango dira euskara lehen hizkuntza bakar gisa izango ez dutenak, erdaraz euskaraz baino erosoago egingo dutenak edo baita euskara erabat menderatzen ez duten euskal hiztunak ere. Euskararen erabilera soziala zailtzen duten faktoreak dira biak ala biak, eta elkarri lotuta daude, gainera. Gaitasun mugatua duenak, horrez gain, hizkuntza erabiltzeko aukera gutxi baldin baditu inguruan, nekez lortuko du bere gaitasuna hobetzea. Gero eta gehiago kamustuko zaio euskara eta gero eta ahalegin handiagoa egin beharko du hizkuntza erabiltzeko, edo, dagokionean, ondorengoei transmititzeko.
Erantzun
Sartu