Digital Dream Door (Amets Digitalaren Atea) bisitatzen baduzu, 20 urte atzera egingo dituzu estekikoki: 1999an diseinatu zutela ematen du, eta ez dutela gehiago ikutu. 1999? igual lehenago ere, 1996 edo. Baina, hala ere, edukia etengabe berrizten (gehitzen) duen webgune bat da, eta balio handiko eduki praktiko eta didaktikoarekin: zerrenda kulturalak.
Enfoke anglosaxoia da, edo AEB-etakoa, nahi bada, baina kultura garaikidea hori denez neurri handi batean...
100 elementuko zerrendak dira Digital Dream Doorreko espezielitatea. Loturarik gabe, kopipega egin behar da Google bidez gehiago jakiteko, eta inolako kontesturik gabe emanak (gehienak).
Adibidez, Gerrako film onenak. Lew delako batek prestatu du, eta 100 film baino gehiago daude hor. Bonus track gisa, beste zazpi film gehitu ditu zerrendagileak, eta baita Sezesio gerrako 10 film onenak, eta 18 film gehiago gerrako satira edo komediekin. Kriterioak zein diren, auskalo, baina Apocalypse Now da onena zerrenda horren arabera.
Zerrenda beliko-filmiko bat gai tipiko samarra iruditzen bazaizu, lasai, hemen denetarik dago:
* Trash Metal estiloko 100 kantu onenak.
* Calypso estilo 100 kantu onenak.
Youtuben bideoak bilatu ditugu horietan onena zein den eskura izateko:
Beste batzuetan, zerrendetatik aparteko eduki entziklopediko miszelaneoak aurki daitezke. Horra adibide parea:
* Rock'n'Roll-eko Famaren Hormarako hautagai ez-generikoak.
* Animalien eta Txorien izenak artista musikalen kasuan, 22. partea.
Aurkibide ganorazkorik gabe, modu kaotikoan nabigatu daitekeen webgunea. Bilatzailea erabil dezakezu, zerbaiten bila bazabiltza: ez du teknologia propiorik, Googlen oinarritzen da, baina tira, emaitzak ematen ditu. Horra European terminoa bilatuta aurkitu duguna.
Gogoratu eta bisitatu, digitaldreamdoor.com
Erantzun
Sartu