Teknologia albisteak

Euskara ala ezkara mundu digitalean?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-06 : 15:07

'Euskara ala ezkara' zikloak izaten dira Elgoibarren bertako euskara elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldi batzuk, euskararen inguruko hausnarketa publikoak egitekoak. Zehaztu dute jada 2019an zer izango den, eta teknologia da muina: Euskara ala ezkara mundu digitalean? Urriaren 5ean izango da jardunaldia, Elgoibarko IMH ikastetxean.

Urriaren 5ean izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte. Antolatzaileak izango dira oraingo honetan Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala eta PuntuEus fundazioa, Danobat taldearen eta IMHren laguntzarekin.

Hizlarien artean izango dira, besteak beste:

  • Itziar Diaz de Ulzurrun: Euskara sarean
  • Imanol Epelde: Baliabide digitalak hezkuntzan
  • Josu Landa: Kultura sarean
  • Angeriñe Elorriaga: Euskara sarean, marka berria
  • Harkaitz Zubiri: Sozializatzen dugu daukaguna?
  • Josu Waliño: Zergatik euskara mundu digitalean
  • Manex Garaio eta Bertol Arrieta: Euskarazko Kode Poesia

Eta mahainguru bat, gai honen inguruan, Burujabetza digitala, nola eta zertarako", partaide hauekin:

  • Xabier Landabidea,
  • Gorka Julio,
  • Asier Garaialde eta
  • Leire Palacios.

Izena emateko, hemendik (35 euro dira matrikula, pintxo bazkaria tarteko).

 

Erantzun

Sartu