Teknologia albisteak

Skolae heziketa ekimen nafarra saritu du Unescok

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-09 : 15:13

Unescok Nafarroako Skolae hezkidetza programa saritu du. 2019ko nesken eta emakumeen hezkuntzako nazioarteko saria eman diote. Guraso ultrakatolikoen elkarteek salatu izan duten ekimenarentzat erreibindikazio handi bat da. Eta bere jarraipena ziurtatzeko abala ere bai.

Skolae modu parte-hartzailean garatutako programa bat da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin. Programa horren diseinuan berdintasunean, koedukazioan, psikologian edo sexu-hezkuntzan adituak diren pertsonek parte hartu dute. Programa horren sexualitatearen eta tratu onaren ardatzak zehatz-mehatz jarraitzen ditu UNESCOren, Osasunaren Mundu Erakundearen eta Osasun Ministerioaren ildo estrategikoak sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan.

"Skolae harro egoteko moduko ekimen bat da, eta Nafarroa Hezkidetzan abangoardian kokatu du", adierazi zuen bere garaian Maria Solana sailburuak. Guraso komunitateko elementu batzuekin ika-mika eta liskarrak eragin dituen programa bat da. Sektore katoliko ultra-kontserbadore horientzat, Skolae "genero ideologia" eta beste deabrukeria batzuen adibide bat. Ikus blog honetan mugimendu horren idearioa. Sektore hauek auzibidera ere jo zuten, eta ondorioz epaitegietara deitu zituzten Skolae landu zuten bost aditu.

Aldaketaren Gobernuak (Uxue Barkosenak) bultzatu zuen aurreko legealdian Skolae, eta Maria Txibite sozialistaren dagoeneko jakinarazi du programari eutsiko diotela.

Erantzun

Sartu