AEBetako erakunde batek, National Bureau of Economic Research delakoak, artelanen eta egoera ekonomikoaren arteko erlazioa aztertu du. 630.000 iruditako datubase batean adimen artifiziala (edo ikasketa automatikoko algoritmoak) aplikatu dute, eta bai, ekonomistek ondorioztatu dute artelanek transmititzen dituzte emozioen eta faktore ekonomikoen artean korrelazio benetakoa dagoela.
1400. urtetik aurrerako 630.000 margolan aztertzen dituzte. Europako kontestuan egin dute gehienbat (garai modernoagoetan Japonia lehenbizi eta gero Estatu Batuak sartu dituzten arren), hori delako ondo dokumentaturiko kontinentea. Adimen artifizialarekin egin dutena da artelan bakoitzea emozio sorta bat dentifikatze, hala nola beldurra, haserrea, poztasuna, tristura edo harridura. Horren ondoren helburua izan da ikustea arte bisualak nola islatzen duen testuinguru sozioekonomikoa.
Garai kronologiko eta testuinguru geografikoekin erkatu dituzte artelanak, leku eta urte bertsuetako lanetan, artista, genero eta garaiko eragin espezifikoak kontrolatuz. Hauek emozio banaketek bizitza mailari buruzko informazio sotil baina esanguratsua kodetzen dute, artelanak sortu zireneko testuingurua ezaugarritzen duen ziurgabetasuna edo desberdintasuna. Gu. proposatu emozioetan oinarritutako neurri hau, artelan historikoetatik eratorria, aztertzeko lente berritzaile gisa. nola gizarteek eraldaketa sozioekonomiko handiak bizi izan zituzten, klima-aldakortasuna barne, merkataritza-dinamikak, aldaketa teknologikoak, jakintza-produkzioko txandak eta trantsizio politikoak.
Ikertzaileen arabera, emaitzek erakusten dute emozioen geografia hau balekoa dela gizarteek egiturazko aldaketa ekonomikoei, garapenari, desberdintasunei eta talka geopolitikoei nola erantzuten dieten jakiteko. Eta baietz diote, artelanetako emozioak korrelazioan doaz dimentsio desberdinekin: garapen ekonomikoko neurriekin, efora eta arazo politikoekin eta gizarteek jasandako astinaldi nagusiekin (gerrak, klimaren gorabeherak, merkataritzaren garaoena...)
Eta gainera lanak ahalmen prediktiboa duela esatera ausartu dira. Europako eraldaketa ekonomiko ondo dokumentatuen inguruko gorabehera nabarmenak (1400. urtetik aurrerakoak) bai islatzen dira oro har margolanen emozioetan, baina beraien ustez lehenago oharkabean pasatako aldakuntza induzituak, gertaera historiko ez hain nabarmenak, igarri daitezke artearen historia europar horretan.
Grafiko batzuk, azterketaren emaitzak ilustratzeko. Azterturiko emozioen artean, gehien agertzen direnak artelanetan, eta metodoak emozio horien adierazgarritzat jo dituen adibideak:
Beldurra zenbait herrialdetako margolanetan, garaiaren arabera:
Asmakuntza batzuen agerpen-garaiarekin lotutako emozioak artelanetan (lurrin-makina, irratia):
Interesa duenak, hemen du azterketa.
Erantzun
Sartu