Hazinnova: enpresa txikietan berrikuntza bultzatzeko programa bat
2019-08-12 15:47
Hazinnova da laguntza-plataforma bat SPRIk martxan jarri duena EAEko enpresa txiiki eta ertainei berrikuntza egiten laguntzeko. Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak babesten ditu ekimenak.
Laguntzak honetarako erabil daitezke:
- Zeure enpresako ERRENTAGARRITASUNA hobeto kontrolatzeko
- Zeure prozesuen ERAGINKORTASUNA hobetzeko
- Banaketa GASTUAK edo EPEAK murrizteko
- Zeure erakundeko pertsonak MOTIBATZEKO
- MERKATU KUOTA handitzeko
- Bezeroen SEGMENTU BERRIETARRA iristeko
- MARKA eta DISEINU industrialak babesteko
Laguntza ez da diru-sarrera ekonomiko bat, baizik eta 50 orduko aholkularitza pakete bat, 40 agenteko sare bateko eskainia. Zehatzago:
- Aholkularitza espezializatuko doako 50 ordu
- Hazinnova agente bat prozesu osoan zehar
- Karga administratibo oso txikia
- Emaitzak hiru hilabetean
Informazio gehiago eta eskaerak egiteko, hemendik.
Erantzunak kargatzen...