Teknologia albisteak

Furgobaratza, baratze ekologikoen inguruko informazio ibiltarua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-16 : 09:51

Furgobaratza Ekogunea fundazioaren ekimen bat da, Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza eskaintzen duena. Herriz herri ibiltzen da, eta ibilbide oparoa prestatu irailerako, ikusi ea zure herritik igarotzen den (egutegia PDF eran).

Furgobaratzeko partaidee aholku teknikoak eta gomendioak eskainiko dizkiete horrela eskatzen duten baratzekideei. Eta furgonetan daramatatzen landare eta produktu ekologikoak eskuragarri jarriko dituzte.

Herriz herri doala, hitzaldi eta formakuntza saioak ere antolatzen dituzte. Esate baterako,

  • "estraktuak eta landareen osasuna" 
  • "neguko barazki exotikoak"
  • "lore jangarriak eta kimuak"
  • "Nola lortu norbearen haziak"

Baratze sarean ez daudenentzat ere irekiak dira Furgobaratzekoen ezagutzak, jakina,

 

Erantzun

Sartu