Teknologia albisteak

Saldabadago jardunaldi feministaren egitaraua osatzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-08 : 11:21

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak zenbait urterik behin egiten dira, eta aurten tokatzen da berriro, 5. edizioa. Saldabadago izena eman diote antolatzaileek, eta azaroan Durangon ospatuko da. Egitaraua irekita dago, eta ponentzia proposamenetara irekita dago epea, abuztua amaitu arte.

Bost ardatzen inguruan antolatzen da jardunaldia, eta ponentzia proposamenak gai hauen inguruan egin behar dira.

  1. Mugimendu feminista erraiei begira.
  2. Gure bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua.
  3. Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen.
  4. Gorputzak, burujabetzak eta dekolonialitatea.
  5. Sexualitateak.

Detaile gehiagorekin daude azalduta ardatzak PDF honetan.

Beste proposamen batzuk izan daitezke tailer eta eztabaidak proposatzeko, kasu honetan irailaren 15a arte dago epea.

Izen-ematea urriaren 7a arte dago irekita.

Erantzun

Sartu