51.500 lagunekin osatu da Egunean Behinen 18. denboraldia
51.000 erabiltzaile pasatxo izan ditu bere 18. denboraldiak Egunean Behin jokoan. Hamaika asteko denboraldi bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen urtean. Denboraldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ipuskoa 1025 - 2025 ekimenaren kudeatzaileak babestu du, eta haren izenean banatuko ditugu orain denboraldiko sariak, elebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat.
Sailkapenean ikusten diren kopadunak aurreko denboraldi-irabazle batzuk izan dira (azken denboraldietakoak), horregatik beste batzuei egokitu zaizkie sariak. Lehena Z49 erabiltzaileari (telebista), 2.a Hodei Sasiaini (telefonoa euskaraz konfiguratua) eta 3.a Ariznabarrako txekorrari (Gasteizko lagun bat, honek ere telefonoa). Bi lagunek, Andonik (telefono amaiera *179) eta Olaiak (*806), zozketa bidez haririk gabeko aurikularrak jasoko dituzte,
Astez aste ere banatu ditugu sariak, babesle hauek jarriak:
- Euskaraldia. Maiatzaren 15etik 25era izango da ariketa.
- Bioterra. Produktu ekologikoen feria.
- Fagor Industrial - Onnera Group. Ostalaritza eta garbiketa ekipamendu profesionalen talde kooperatiboa.
- Berria egunkaria.
- Zirhika, Badihardugu elkartearen ekimena.
- Jakizu, Elikadura jasangarria sustatzen.
- Etxepare Euskal Institutua.
- Kutxa Fundazioa: Hitzetatik Ekintzetara ekimena.
- Ipuskoa 1025-2025 ekimenak hasiera eta amaierakoak babestu ditgu gainera.
Hain zuzen ere, babesle hauetako batekin, Etxepare Institutuarekin, ekintza berezi bat egin genuen jokoarekin joan den astean bertan. Institutuaren Irakurletza programako irakurleekin jardunaldia egin genuen San Telmo museoan, Donostian. Jokoarekin dinamika desberdinak probatu, eguneroko joko mota desberdinak nola sortu diren eta ikasleekin nola aplikatu daitezkeen, eta San Telmon ginela aprobetxatuta, bertako edukiekin euskal kulturaz galdera-sorta egiten jarri genituen. Eta gainera ondo pasatu genuen.

Horixe oraingoz... guretzat udako oporrak orain hasten dira, uztail erdian. Baina irailean itzuliko gara!
Eskerrik asko, ondo igaro eta ordura arte!
Erantzunak kargatzen...