Teknologia albisteak

Zientzia kultura masterra, kultura zientifikoa "zientzia gogorrak" baino gehiago baita

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-13 : 12:40

Zientzia Kultura Masterra (Scientia.eus) unibertsitate arteko berezko titulu multzo bat da, aurtengo udazkenean martxan jarriko duena. Eduki zientifikoak edozein formatutan zabaltzeko behar den formakuntza eskaintzea da koxka: irakaskuntza, argitalpen, webgune, ekitaldiak, kultura program, ikus-entzunezko, sare sozialetan... Kultura zientifikoa "zientzia gogorrak" baino gehiago baita.

Lau unibertsitate agentek gidatutako proiektu bat da:

Kolaboratzen ari dira, halaberm Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren hezkuntza sailekin, egitasmo eta estrategia zehatz gauekin, besteak beste: STEAM-Euskadi eta Planeta-STEM.

Eskaintzen diren moduloak lau dira, %100 online denak:

  • Unibertsitateko aditua: Zientziaren Komunikazioa
  • Unibertsitate Espezializazioa: Zientziaren Komunikazioa eta Dibulgazioa
  • Unibertsitate Espezializazioa: Zientziaren Historia eta Filosofia
  • Berezko Masterra: Zientzia Kultura

Norentzat egokia? Adibidez:

  • Hainbat alorretako irakasleentzat
  • Ikerketa eta Doktoregoa (master ofizial batean kredituak balioztatuta) egin nahi dutenentzat
  • Kudeaketan ari direnentzat (Zientzia politikan, unibertsitateetan, kultura eta museistikan...)
  • Zientzia kazetarientzat, zientziaren dibulgazioan jardun nahi dutenentzat, web edukien sorkuntzan interesa dutenentzat...
  • Bitartekaritza eta animazio soziokulturalean lan egiten dutenentzat

Erantzun

Sartu