Teknologia albisteak

Zarauzko Euskal Jaiak 100 urte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-07-11 : 11:34

Datorren irailaren 9an Euskal Jaia izango da berriz Zarautze: ehun urte beteko ditu festa honek aurtengoan. Mendeurrena dela eta, Zarauzko Udalak Euskal Jaia 100 urte! kantua eta bideoklipa prestatu ditu. 

Telmo Esnal zinegile zarauztarra izan da proiektuaren egilea, eta makina bat zarauztarren laguntza izan du guztia doitzeko. Abestiaren beraren jatorrian Esnalek aiytortu zuen bera egon zela: "Goiz baten, kantu marmarrean hasi nintzen: alpargata, korpiñua, txalekua...", halaxe kontatu zuen Guka agerkarian. "Zuzenean ordenagailura joan eta abesti baterako hitzak idatzi nuen bat-batean. Idatzitakoa irakurtzen hasi ahala, melodiatxo bat atera zitzaidan, eta nik abestuta bidali nuen udalera". Gero doiketa musikala osatu zuen Xabier Zabala musikariak, eta bideoaren muntaketa Manex Artolak.

Hona bideoa:

Erantzun

Sartu