PwPush da Password Pusher zerbitzuaren izen laburra eta domeinua. Funtzio sinple baina inportante bat betetzeko balio duen tresna da: pasahitz edo sarbide URL sekretu edo gorde beharreko bat modu seguruan jakianarazteko balio du, segurtasun adituen arabera ez baita gomendagarria e-postaz edo mezularitza sistema batetik pasatzea halakoak. Euskaraz ere badago PwPush, oker txikiren bat edo beste baduen arren itzulpenak.
Egitekoa oso sinplea da. Idatzi pasahitzak edo URL-ak edo edozein testu leiho horretan, eta bidalketari eman. Ikus beheko irudian ze parametro molda daitezkeen:
Lehenetsita, zazpi egunez irauten du informazioak, edo bost klik. Baina estuago ere lotu dezakezu jasotzailea. Edonola ere, bidali eta jasotzaileak modu seguru samarrean jasoko du informazioa.
Beste funtzio bat ere badu PwPushek, pasahitz seguruak sortzeko tresna bat. Tira, nabigatzaile nagusiek ere badute halakorik, baina beste bat behar bazenu, hortxe pasahitzak sortzeko sistema:
Goiko interfaze horretan "titlecase" dioen funtzioa da behar baduzu pasahitz bat letra larri eta xeheak konbinatzen dituena. Beste parametro batzuk ere molda daitezke, irudian ikusten den bezala.
Noski, hau guztia da pasahitzak sortu eta jakinarazteko. Beste borroka eta auzi bat da pasahitzak modu seguruan norberak gordetzea. Horretarako beste tresna batzuk daude, adibiidez Bitwarden (Githuben ere), Vaultwarden edo 1Password.
Erantzun
Sartu