Teknologia albisteak

Ghibli eta Miyazaki euskaraz: aukera extra-ofizialak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-07-15 : 12:04

Egun hauetan Ghibli etxea sustapenean ari da bere bi film klasiko berriz Europan merkaturatzen. Batetik 40 urte Nausikaa filma estreinatu zelarik, Hayao Miyazaki handiak zuzendutako lehen arrakasta handia, horixe iritsi da aretoetara. Eta Gaztelu Ibiltaria ere bai. Eskaerak izan dira lan hauen euskarazko bertsioen eskuragarritasunaren alde, eta ez dakigu kasurik egingo dieten... Baina. bitartean, kontuan izan badagoela Ghibli pixkat euskaraz, Euskal Encodings eta Azpitituluak Euskaraz webguneetan.

Hona Pantailak Euskaraz ekimenaren kanpaina batetik, eta bestetik, Gaizka Izagirre zinema-kritikariaren eskaera Primeran eta Makusi plataformen arduradunei, film horiek euskarazko plataformetan ager daitezen. 

Erantzun ofizialen zain... Egon dagoena da, honako film zerrendarako azpidatziak euskaraz jasotzeko aukera, film bertsioren bat hortik jaitsiz gero sinkronizatuta ikusteko. Azpitituluak Euskaraz webgunearen eskutik:

Eta Euskal Encodings-eko Ghibli bilduma (bikoiztuta ageri ez direnak, azpidatziekin ikus daitezke):

  • Dortoka Gorria - 2016 (bikoiztua)
  • Marnieren Oroigarria - 2014
  • Haizea harrotu da - 2013
  • Arrietty eta ñimiñoak - 2010
  • Ponyo itsaslabarrean - 2008 (bikoiztua)
  • Hauru-ren gaztelu Ibiltaria - 2004
  • Chihiroren bidaia - 2001 (bikoiztua)
  • Mononoke Printzesa - 1997
  • Bihotzaren Xuxurlak - 1995
  • Itsasoa Entzuten Da - 1993
  • Porco Rosso - 1992 (bikoiztua)
  • Totoro auzokidea - 1988 (bikoiztua)
  • Ipurtargien Hilobia - 1988 
  • Haize Haraneko Nausikaä - 1984

Erantzun

Sartu