Google bilaketa-emaitzetan ustez adimen artifizialak nabarmentzen dituen testu-azalpen nagusiak ematen hasi da hizkuntza batzuetan. Desastre batzuk gertatzen hasi dira. Adibide aski argigarria honakoa, gazteleraz eta ingelesez ikusi duguna: euskara salbuetsita dago oraingoz. Galdetuz gero nork esan zuen ez sinesteko Interneten irakurtzen duzun guztia, Abraham Lincoln edo Platon bezalako pertsonaien aipua dela esaten dizu.
Errorearen jatorria meme arrunt bat da. Jende askok jarri izan ditu mezuak Interneten, irudi soila eta aipua bateratuz, hori norbaiten esaldi zentzuzkoa balitz bezala. Hori iturri aski fidagarria ez dela adierazteko, meme hau (gaztelera itzulia beheko adibidean) ohikoa izan da; Lincolnen aurpegia jarri eta aipua ondoan, horrek ez du ezer demostratzen, eta kasu honetan eszeptizismoaren aldeko mezu bat da, logikoki, ez Lincolnen esaldi zentzuduna.
Kontua da, Lincolnen hainbeste oharrekin, adimen artifizialek edo Googlek edo auskalo zer-nork, sinetsi egin duela esaldiaren literaltasuna, eta gaur da eguna non Google euskaraz izanda, galdera ingelesez zuzenduz gero, zera erantzuten duela Googlek:
Gaztelaniaz galdetuz gero, atzerago goaz historian, Platonek esan omen zuen.
Baina euskaraz, hara, oraindik ez da iritsi disparate hau! Galdetu dugu ea nork esan zuen ez sinetsi Interneten irakurtzen duzun guztia, eta hona erantzuna:
Lehen emaitza, Emoki elkartearen orri hau da, hain zuzen ere Interneteko fake-ak ez sinesteko pistak ematen dituen orri bat.
Oraingoz, eusten diogu euskaraz... baina gaur hemen jarri dugun izenburuarekin, etorkizunean esaldia Sabin Aranak esan zuela erantzungo ote digute Googlek edo beste batzuek Interneten?
Erantzun
Sartu