Ikusiker Behategiaren txosten berrienaren analisia argitaratu genuen joan den astean, euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan sare sozialak nabarmentzen direla nagusiki. Baina txostenean datu gehigarria zegoen, telebista ere informazio iturri nagusi bat zela, horrela erabiltzen baitute gazteen % 68k. Eta telebista kontsumo horri buruzkoa da artikulu hau.
Telebistako albistegien nohizbehinkako kontsumoa egiten dute gehienek, astean 2-5 artekoa batez ere. Informazioa lortzeko hainbeste iturri eta euskarri dituzten honetan, albistegiaren formatoa ez da beraien eguneroko kontsumoen parte. Soilik gazteen % 22,4k egiten du eguneroko kontsumoa.
Azterketak iradokitzen du, ikasleen kontsumo ohiturak bat datozela informazio labur eta azkarrekin, hala nola sare sozialetan eta plataforma digitaletan aurkitu ohi direnekin, izan ere, gazteen % 22,5ek aitortu du, 15 minutu baino gutxiago eskaintzen dizkiotela albistegia ikusteari. Hamarretik lauk baino gehiagok ordu erdiz pizten du telebista informatiboa ikusteko, eta % 26,7k espazioak iraun bitartean itxaroten du.
Aukeratzen duten albistegiaren kanalari dagokionez, ETB2 gailentzen da (% 20,8), ondoren Tele5 (% 14,5) eta jarraian Antena3 (% 10,9). Emakumezkoen zein gizonezkoen kasuan, ETB2ko albistegia den “Teleberri” da gehienen aukera, baina nesken datua handiagoa da (% 22,3 eta % 19). Hori bai, telebista kanal gustukoema aukeratzeko orduan, albistegiak alde batera utzita, sexuaren araberako desberdintasun bat agertzen da: mutilek ETB2 dute nahiago, eta neskek Tele5. ETB1 da kanal gustukuena %8arentzat.
Eduki motari dagokionez, emakumezko gehienek entretenimenduarekin lotutako telebista programak lehenesten dituzte (% 49,1). Gizonezkoen kasuan, kirolarekin eta entretenimenduarekin lotutako edukiek harrera oso antzekoa lortzen dute ( % 29,2 eta % 26,4).
Eta hizkuntza hautuan, euskara minoritarioa da, baita lehen hizkuntza euskara dutenen artean, beheko grafikoek erakusten duten moduan:
Eta, azkenik, telebista lokalak ikusteko maiztasuna ere txikia dela:
Gehiago jakiteko:
Erantzun
Sartu