Gaur Segura Irratiarekin egin dugun zuzenekoa ez da Twitchetik eman, arrazoi esoterikoak tarteko, baina emanaldia izan da, eta grabaketa partekatu dezakegu. Asteko kontu batzuk komentatu ditugu, bereziki nola Google desastre txiki batzuk egiten hasi den adimen artifiziala sartzen hasi delarik bere zerbitzu nagusian, bilaketetan: Ez du ironiarik kaptatzen, eta galdetuz gero "nork esan zuen ez sinesteko Interneten irakurritako guztia?", erantzuten dizu ingelesez Abraham Lincoln izan zela, eta gazteleraz Platon filosofoa izan zela. Euskaraz, oraingoz ondo, adimen artifiziala ez dutelako aplikatzen gure hizkuntzan egindako galderetan, baina ikusiko dugu hilabete batzuk barru.
Hemen entzun dezakezu:
Erantzun
Sartu