Teknologia albisteak

Nola informatzen dira euskal gazteak? sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-07-05 : 10:58

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen iturri nagusia, eta ondoren, telebista kanal ohikoak. Komunikabide tradizionalen gainbeheraren erakusgarri da, egunkariek eta bereziki irratiak lortzen duten datu txikia. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta NOR Ikerketa Taldeak, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak osatzen dute.

2023-2024ko ikasturtean, Ikusikerren panelean bat egiten dute EHUko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ehundaka ikaslek. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude. Inkesta aktiboa apirilaren 15etik 21era bitartean egin zen eta 1.758 ikasleren erantzun baliagarri jaso ziren. 

Txosten osoa PDF honetan dago, baina hona grafiko esanguratsu batzuk ekarriko ditugu.

Batetik, informazioak eta aktualitateak badutela interesa.

Eta aktualitate horretaz jabetzeko, hona iturriak, non sare sozialak nabarmentzen diren, eta gero telebista.

Sare sozialei dagokienez, hauek kontsideratzen dituzte informazioa jasotzeko erabilienak:

Albisteez jabetzeko moduaz, ikusizkoaren aldeko joera garbi bat:

Eta eduki motaren gaineko balorazio interesgarri parea jarraian, informazioaren jatorria eta formatua baloratuz:

Guztiarekin, paradoxikoki agoan, sare sozialetan agertzen denak sinesgarritasun nahiko gutxi duela uste dute gazteek:

Eta galdera bat tokiko hedabideen inguruan:

Grafiko eta datu hauetarik Ikusikerreko ikerlariek ateratzen dituzten ondorio bi:

  • Twitter eta Instagram dira sare sozialetan informazioa bilatzen duten erabiltzaileen artean aplikazio gogokoenak, jarraian TikTok aipatzen dute gehien eta ondoren, YouTube. Twitter da mutilek informazioa lortzeko gehien darabilten sare soziala, eta Instagram da neska gehienen lehen aukera.
  • Irudiak pisu handia dauka informazioarekin lotutako edukia aukeratzerako orduan, bereziki gazteenen artean. Soinuz edo testuz doitutako edukiek ez dute belaunaldi honen hainbesteko arretarik erakartzen.

Gehiago jakiteko Ikusikerren txostena hemen.

Erantzun

Sartu