Teknologia albisteak

Asteko Sustatuko edukien errepasoa, bideo bertikalean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-06-02 : 10:48

Joan den astean aproba bat egin ondoren, gaurkoa inaugurazio ofiziala edo. Ion Lizarazu Sustatuko CodeSyntax-eko taldeko lankideak prestatuko ditu, esatari lanak hartuta bide batez, asteroko Sustatuko edukien errepasoak. Sarean, gure multimedia atalean geratuko dira gordeta, eta baita Youtubeko gure kontuko Shorts atalean. Eta ikusgai daude baita ere ZniTB (Zer Non Ikusi TB, Android) euskarazko bideo-kanalen aplikazioan.

ZniTBri dagokionez, Zer Non Ikusi ekimenaren Youtubeko atalaren aplikazio-bista da. Eduki gaurkotu eta interesgarri piloa bertan, baina Sustatuko edukietara iristeko, pista batzuk. Aplikazioa ireki, eta katalogo osoa dioen tokian klik egin. Hurrengo interfazean, Kanala: Guztiak dioen tokian klik egin. Eta agertzen den zerrendan, egin scroll Sustatu aurkitu arte.

 

Eta hortxe da, Sustaturen kanala:

Baina, tira, goazen asteko errepasoarekin, noski:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: