Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 40 museo eta ondare-erakunderen objektuak, piezak, artelanak, eskutitzak edota dokumentazioa aurkitu daiteke “MuseoTIK” atarian. 2024 honetan martxan jarri den Jaurlararitzaren Interneteko atari bat da.
Aurkeztu zenean azaldu zutenez, MuseoTIK plataforma herritarren eta museoen arteko elkargunea da, ondarearekin konektatzeko eta eduki baliotsuez gozatzeko aukera ematen duena. Webgune honetan katalogatutako objektu, pieza, artelan, eskutitz edo dokumentuak daude digitalizatuta, EAEko ondare publikoa osatzen duten funtsak herritarren eskura modu irisgarri eta erraz batean jartzeko bide bat.
Izan ere webguneak eskaintzen duen aukeretako bat da norberak "bilduma" bat egitekoa. Erregistro baten ondoren, bilduma bat baino gehiago sor dezakezu, eta objektuak ikusten dituzularik gero zure esplorazio nabigazioan, ba zeure bilduma batera gehitu.
Gainerakoan, multimedia atalean aurki ditzakezu objektuen 3D berregintzak, besteak beste; etaIstorioak delakoa ere halako "atal zaindu" batzuk dira, bideo, testu eta objektuen informazioekin. Adibidez, Zubietako Tintontzia, 1813an Donostia berregitea erabaki zeneko gertaeren inguruko atal bat, non objektu giltzarria izan zen akta haiek idazteko erabili zen tintontzia. Artikulua ilustratzeko irudia hortik atera dugu, 3D modelo animatu bat tintontzi horrena-
Aukera praktiko gehigarri eta interesgarri bat da museoen agenda bateratu bat dagoela MuseoTIK-en. Ez dakigu 40 erakundeen artetik guztiek elikatzen duten, baina baten batzuen ekintzak egon badaude, eta balio dakizueke programatzeko jardueraren bat, bisitaren bat ondarea ezagutzeko gertutik.
Bisitatu eta ezagutu https://museotik.euskadi.eus/hasiera/
Erantzun
Sartu