Teknologia albisteak

Egunean Behin jokoaren 15. denboraldia osatu da

Erabiltzailearen aurpegia
2024-07-16 : 14:15

52.500 jokalari aktibok jokatu dute igandean amaitu zen Egunean Behin jokoaren 15. denboraldian (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak babestua). Sariak eraman dituzten irabazleak izan dira, Mikelei, Sanj eta Boehme eta zozketa bidez Chromecast parea ere banatuko dugu.

Eskerrik asko denboraldiko berrogeita hamar pila pasa jokalariei, astero 250.000 partida jokatu izan dutenei, ia 2.5 milioi partida maiatzetik uztailera. Babesle izan direnei ere bai:

  • Burutü komunikazio eta publizitate agentzia.
  • Nik Patrika Digitala, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu bat, app bakarrean zerbitzu publikoen txartelak bateratzeko balio duena.
  • Bioterra; produktu ekologikoen azoka (Irungo Ficoban izan zena ekainean).
  • Fagor Industrial - Onnera Group, Ostalaritza eta garbiketa ekipamendu profesionalen talde kooperatiboa.
  • Txikipedia, euskarazko Wikipedia osatzen duen meentzako entziklopedia txiki eta askea.
  • Gidabaimenak Euskaraz, ikasleari gidabaimenerako euskaraz prestatzeko aukera ematen dion zerbitzua.
  • Hitz Zentroa; Adimen artifizialeko Latxa proiektua garatzen ari den ikertegia.
  • Laboral Kutxaren GO Gazte txartela.

Denboraldiko nobedadeen artean azpimarragarri, Latxa adimen artifizialak jokatu duela (sailkapen orokorrean 3.200. geratu da), eta adimen artifizialez sortutako galderak sortu ditugula, eta egunean bi aldiz jokatzeko aukera ere ezarri genuela, Gidabaimenak Euskaraz-en bidez, baina hurrengo denboraldian ere babesle hautatuekin errepika daitekeen jokaldiarekin.

Orain oporrak, irailean itzuliko gara!

Erantzun

Sartu