Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zuzenekoan aipagai, gidabaimena euskaraz ateratzeko testetako galderak ezagutzeko aukera

Sustatu
2024-07-05 09:17

Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, zenbait kontu. Batetik nola ari garen aste honetan gidabaimena euskaraz ateratzeko benetako test-galderekin jokatzen Egunean Behin aplikazioan. Baita ere Noeren Ontzia webgune didaktiko berria (Euskaltzaindiak sortua), eta Sustatuk egiten duen pronostiko bat: Espainiako Gobernuak adin gabekoei pornoa eragozteko sistema iragarri berriak ez duela batere etorkizunik.

Hona bideoa:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu